Astero hurbiltzen zaizkigu hainbat bisitari, Euskararen Etxean martxan ditugun ekintza ezberdinetan parte hartzeko asmoarekin. Honetan, berriro ere Bilboko Hizkuntza Eskoleko bi talde etorri zaizkigu. Izan ere, pasadan astean proba egin eta hitzordu gehiago eskatu zituzten!
Horrela, Euskaraz ikasten ari diren ikasleentzako aukera ederra suposatzen du Euskararen Etxera etortzea eta hizkuntza berezi honen ingurukoak entzutea.
Euskararen jatorriari buruzko teoriarik entzun nahi? Zatoz Euskararen Etxera!!

Deustuko Hizkuntza Eskola

Deustuko Hizkuntza Eskola