Euskara ingurune digitalean

HIZKUNTZA ANIZTASUNA

Horren harira,

Hizkuntza-aniztasuna aldarrikatuko da UNESCO Etxeak eta Donostia-San Sebastián 2016 Fundazioarekin elkarlanean antolatu duten Hizkuntza Aniztasunaren Europako Foroan. Donostian egingo da, abenduaren 15ean eta 16an, eta Europako gizarte zibileko eragileak, erakundeak eta adituak bilduko ditu; baita ikerketa eta kulturaren munduko erakundeak eta gobernu-erakundeak ere.

Helburua da eskala handiko aukera bat sortzeaestrategia zehatzei buruzko akordioak ezartzeko eta horien bitartez arriskuan dauden hizkuntzak biziberritu eta normalizatu ahal izateko. Sektore publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatu nahi da, baita Europako partaidetza-maila ezberdinen artekoa ere: erakunde sozialak, ikerketa- eta kultura-eragileak, eta gobernu-erakundeak (estatuaz azpikoak, estatukoak, Europakoak eta aldeaniztunak).

Halaber, Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroan hizkuntza-aniztasunari kalte egiten dioten eta hizkuntza ez-hegemonikoek hiztunak galtzea eragiten duten jarrera eta diskurtsoei buruz ere arituko dira, kontuan izanda hizkuntza-eskubideak norbanakoen eta beren komunitateen oinarrizko eskubideak direla.

Europan 24 hizkuntza nazional daude, eta, horiez gain, Europar Batasunean 90 eskualde-hizkuntza edo hizkuntza gutxitu daude. UNESCOren datuen arabera, 30 hizkuntza inguru galtzeko arriskuan daude (Report on Endangered European languages and Linguistic Diversity in the European Union 2013), eta Europar Batasuneko 50 milioi pertsona inguruk, bertako biztanleen % 10ek, eskualdeko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzte. Gaur egun, hizkuntza-komunitate eta pertsona horiek ez dituzte hizkuntza-eskubideak bermatuak.

Bertan, Europako hizkuntza gutxituen garapenean eragiten duten alderdiei buruz hausnartuko eta eztabaidatuko dute.

Honako hauek dira Europako Hizkuntza-aniztasuna Foroaren helburu zehatzak:

Hizkuntza-aniztasuna aldarrikatuko du Europako Hizkuntza-aniztasuna Foroak

nahi dugu, funtsezkoa baita aniztasun hori kudeatzea eta etorkizunean gai hori lantzea Europa demokratikoagoa, elkartuagoa, irekiagoa, baketsuagoa eta iraunkorragoa izango baldin bada.

Europako hizkuntza-komunitateen jasangarritasunari eta biziraupenari eragin dioten aldaketakaztertu eta ebaluatu nahi ditugu, Europako hizkuntza gutxituak zaintzeko eta sustatzeko ekimenak eta tresnak berrikusi, aurrera egiteko dauden zailtasunak aztertu eta egoera hobetzeko proposamenak egin.

Nazioarteko elkarlana sustatu eta aldarrikatu nahi dugu Europako gizarte zibilaren eta ikerketa- eta kultura-eragileen artekoa eta estatuaz azpiko, estatu-mailako, Europako eta alde anitzeko erakundeen artekoa, elkarlan hori beharrezkoa baita hizkuntza-aniztasunari buruzko akordio eta itunak egiteko.

Bertan, nazioarteko ponenteen artean Suzanne Romaine, Hizkuntza-aniztasuna eta iraunkortasuna,  Joaquim Dolz (Ginebrako Unibertsitatea) eta Miquel Strubell (Linguapax),  Siv Björklund (Vaasako Unibertsitatea): Finlandiako programa hirueledunak,  Jordi Suïls Subirá (Lleidako Unibertsitatea): Araneko ibarraren hezkuntza eleanitza, Vesna Crnic-Grotic (Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren Adituen Batzordearen presidentea) – Fernando Ramallo (Vigoko Unibertsitatea. Europako Kartaren Adituen Batzordekidea) François Alfonsi (European Free Alliance/EFA alderdiren presidentea. Europarlamentario ohia)Tove Hansen Malloy (European Centre for Minority Issues-ECMIko zuzendaria)
– Robert Dunbar (Edinburgoko Unibertsitatea)

Itziar Elorza (Euskal Herriko Unibertsitatea): Euskal esperientzia hezkuntza eleanitzan
Moderatzailea: (baieztatzeke)

– Joan Pujolar (Universitat Oberta de Catalunya)
– Enlli Môn Thomas (Bangorreko Unibertsitatea)
– Esti Amorrortu (Deustoko Unibertsitatea)
Aurkezlea: Mikel Arregi (Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutoa)

– Sixto Molina (Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren Secretariateko burua)
– Fernando Ramallo (Vigoko Unibertsitatea. Europako Kartaren Adituen Batzordekidea)
– Robert Dunbar (Edinburgoko Unibertsitatea)
– Eduardo Ruiz Vieytez (Deustuko Uniberstsitatea)
Moderatzailea: Elin Haf Gruffydd Jones (Aberystwytheko Unibertsitatea)

– François Alfonsi (European Free Alliance/EFA alderdiren presidentea. Europarlamentario ohia)
– Sabrina Rasom (Network to Promote Linguistic Diversity-NPLDeko Presidenteordea. Comun General de Fascia)
– Tove Hansen Malloy (European Centre for Minority Issues-ECMIko zuzendaria)
– EBeko Hezkuntza eta Kulturako Batzordekidea (konfirmatu gabe)
Moderatzailea: Xabier Arzoz (Euskal Herriko Unibertsitatea)

– Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako Sailburu Ordea, Eusko Jaurlaritza.

Frank La Rue, UNESCOko Komunikazio eta Informazio Sektoreko Zuzendariordea
– Irmgarda Kasinskaite-Buddeberg. Programa Aditua, UNESCOko Komunikazio eta Informazio Sektorea, UNESCO
Aurkezlea: Itziar Idiazabal (EHU-UPVko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraduna)

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu