Teknologia egitasmoak

Hitzaldi irekiak F2P Campus Vitoria-Gasteizen!

Aste honetan ‘F2P Campus Vitoria-Gasteiz’ hasi da, munduko Free-to-Play bideo-jokoen nazioarteko azeleratzaile nagusia, eta sei talde hautatu dira bertan parte hartzeko: Málaga, Bartzelona, Txekiar Errepublika, Ukraina, Hego Korea eta Euskadi.

 

Hurrengo hiru hilabeteetan, aukeratutako sei talde horiek bideo-joko mota horietako nazioarte mailako aditurik onenen laguntza izango dute beren proiektuak bihurgarritasun eta negozio aldetik hobetzen laguntzeko; besteak beste, honako hauek izango dira: Kim Krogh (Suediako King estudioetako, alegia, Candy Crush-en sortzaileen estudioetako zuzendarien arteko bat), Stephane Assadourian (Assassins Creed sailaren sortzaileetako bat) edo Eugene Yailenko (CATS edo Cut the Rope 2 jokoen diseinatzailea, besteak beste).

Aditu horiek, gainera, hitzaldi irekiak emango dituzte interesatuta dauden guztientzat: profesionalentzat, enpresentzat, ikasleentzat, eta abarrentzat. Hitzaldietara joatea doakoa da eta ez da aldez aurretik izenik eman behar. Saioak denak ingelesez izango dira eta Vitoria-Gasteizen egingo dira, Artium Museoan.

Dagoeneko lehenengo datak konfirmatu dira eta programa osoa F2P Campuseko webgunean eguneratuko da.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu