Euskal egitasmoak

Hitanoz berba egiteko topaketa Durangon!

Hitanoz hitz egiten ikasi nahi duzu? Dagoeneko badakizu eta lagun arteko giroan praktikatu nahi duzu? Horrela bada zita daukazu maiatzaren 5an Durangoko Plateruenean!

Euskarak, bere horretan, baditu euskalki eta aldaera ezberdinak. Horietako bat da hitanoa. Eremu ez-informalean erabiltzen da gehien bat, etxekotasunean, eta lagunarteko erregistroan.

Bigarren pertsona ‘zu’ izatetik ‘hi’ izatera igarotzen da. Eta hitz egiterako momentuan, ez da kontutan hartzen nor ari den hizketan, baizik eta nori. Horietaz gain, beste hainbat ezaugarri eta bitxikeria ditu hitanoak. Ezagutu nahi dituzu?

GUKA euskaltzaleen bilguneak (Durangoko AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Berbaro taldea eta Ibaizabal Ikastola) hika dakitenen eta ez dakitenen arteko topaleku bat sortzeko asmoa duela azaldu du. Horrela, Durangaldeko hikan trebatzeko deialdia luzatu du. Maiatzaren 5ean izango da lehenengo hitzordua, arratsaldeko 19:30etan Plateruenean. Galduko duzu?

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu