Euskara ingurune digitalean

Hezkuntzan software librea erabiltzearen abantaila eta onurak

Software librea hezkuntza arloan erabiltzeak ikasketa prozesuan aukera zabalagoak izateko abantailak eskaintzen ditu.

Teknologia etengabe aldatu eta garatzen da eta horrek ere erronka berriak planteatzen ditu, azken finean gizarte osoan ematen delako bilakaera. Hezkuntza arloan ere prozesuak aldatu, estrategia berriak diseinatu eta tresnak moldatu behar dira; eta teknologiaren bilakaera honi etekina atera baita ere irakaskuntzaren mesedetan.

Egun, eskoletan gailu teknologikoak erabiltzen dira eta ezagutza ere horietara moldatu behar izan da. Gailuetaz gain, eskolak emateko metodologiak eta baliabide eta beharrak ere aldatu egin dira. Estrategiak aldatu behar izan dira eta apurka-apurka teknologiak lekua irabazi du eskoletako dinamikan.

Software librea hezkuntza arloan baliabide eta aukera handiak eskaintzen dituen teknologia bilakatu da.

Hasteko, zer da software librea?

Hemen duzu Wikipediak ematen duen definizioa: eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da. Internet bidez doan edo beste medio batzuetan banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Dena dela, azken hau ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz ere, saldu egin daiteke. Era berean, doako softwarea (freeware) ere iturri-kodearekin batera banatzen da batzuetan. Baina freeware ez da software librearen berdina, moldatzeko eta banatzeko aukera eskaintzen ez den kasuetan bederen.

Erabiltzaileak lau eskubide ditu mota honetako baliabidearen gain:

  • Edozein erbilpenerako programa erabiltzeko eskubidea.
  • Programa horren iturri-kodea eskuratzeko aukera izatea.
  • Kopiatu eta zabaltzeko aukera izatea.
  • Programa hobetu eta eraldatzeko aukera izatea.

 

Eta zer irakasten du software libreak?

  • Sormenerako aukera handiak daudela.
  • Erronkak planteatzen ditu.
  • Komunitatearekin lankidetzan aritzeko aukera ematen du.
  • Besteengandik ikasteko aukera ematen du.
  • Jakintza libreki zabaldu daiteke, muga geografiko, ekonomiko eta sozialak gaindituz.
  • Aukeratzeko askatasuna ematen du.
  • Bereizketa eta banaketak ekiditzen ditu.
  • Taldean lan egiteko aukera ematen du.
  • Ikertu eta ikasteko aukera ematen du.

 

Software librea hezkuntza arloan erabiltzearen onurak

Hezkuntzaren helburu nagusia ezagutza zabaltzea da. Software libreak jakintza eskuratzeko eta bide batez zabaltzeko askatasuna bermatzen du.

Mundu digitalera sartzeko ahalmena softwarea eskuratzeko dagoen gaitasunaren arabera baldintzatuta dago. Beraz, software libreari esker pertsona guztiak maila berdinean daude eta aukera berdinak dituzte.

Hauek izango lirateke onurak:

  • Kide aske, independiente eta kritikoak sortzen ditu. Doako lizentziak dituzten programak erabiltzerakoan dependentziarik ez da sortzen eta askatasun osoa daukagu programak aukeratzeko eta aldaketak egiteko.
  • Taldeen kostuak murrizten ditu. Ekipo eta gailuei dagokionez, ez dute oso potenteak izan behar, ezta bereziak ere ez.
  • Lizentziei dagozkien kostuak murrizten dira. Software libreko lizentziak doakoak dira. Beraz, ikastetxeen kasuan aurreztu dezakete.
  • Ikasleek aukera izango lukete erreminta berdinak ikastetxean eta etxean erabiltzeko. Software libreko programak etxean ere deskargatu eta instalatzeko aukera izango lukete, internet bidez erabili eta abar.
  • Segurtasun aldetik egonkorragoak dira eta erasoak suertatzea zailagoa izaten da.
  • Ezagutza partekatzeko komunitateak sortzeko aukera ematen du.
  • Tokiko merkatua indartu eta babesten da. Iturri-kodea eskuratzeko eskubidea ematean, tokiko garatzaileei aukera ematen zaie hau hartu eta tokian-tokiko beharren arabera hobekuntza edo moldaketak egiteko, onuragarria bilakatuz hauentzat baita ere.
  • Informatika arloko ezagutza, ikerketa eta interesean sakontzea ahalbidetzen du eta ikasleentzat hezkuntzaren beste atal interesgarri bat izan daiteke.
  • Edozein ingurunean lan egiteko aukera dago eta honi esker, tresna edo produktu konkretu bat irakatsi baino, teknologia bat erabiltzen ikasten da. Beraz, ikasleek konpetentzia gehiago eskuratuko dituzte eta aldaketa eta bilakaeretarako gai izango dira.
  • Programa edo tresna gehiago ezagutzeko aukera ematen du. Mugarik ez dagoenez, ez du erabilpen zehatz batetara baldintzatzen. Hamaika aukera ezberdin daudela erakusten du.

 

Beraz, software libreak hezkuntzan erabiltzeak abantaila ugari ditu hezkuntzaren mesedetan.

Informazio gehiago: software askeari buruzko infografia batzuk:

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu