Webguneak erakunde, enpresa, taldeen… onlineko ordezkariak dira. Horietara jotzen dugu informazio bila, erosketak egitera, ekintzaren batean izena ematera eta abar. Baina nola bermatu eta egiaztatu benetazko webgunea dela? Ziurtagiri digitalaren bidez egiten da hau, nabigatzailearen helbide-barran giltzarrapoaren bidez adierazita.
Webguneak erakunde, enpresa, taldeen… onlineko ordezkariak dira. Normalean konfiantza osoz nabigatzen dugu, baina kontutan izan behar dugu ikusten duguna ez dela benetazkoa beti. Orduan, nola jakin sartu garen webgunea benetazkoa dela?
Fitxategi fisikoen kasuan sigilu, sinadura eta beste baliabide batzuen bidez bermatzen da egilearen benetazko izaera eta edukiaren egiazkotasuna. Webguneek ere antzeko baliabideak dituzte segurtasuna bermatzeko. Hauen artean, ziurtagiri digitalak: segurtasun maila zorrotzagoa eskaintzen dizkioten fitxategiak dira, zuzenean jatorriaren egiazkotasunez informazio osagarria eskaintzen dutenak.
Ziurtagiri digitalek webgune baten segurtasuna bermatzen digute bi alorretan:
- Guk gune honetan sartuko dugun informazioa segurtasunez prozesatuko du. Informazio horrek interneten egingo duen bidaia zifratuta egingo du eta, horri esker, bidean hartuko lukeen edozeinentzat irakurtezina izango litzateke. Hartzaile edo helmugara heltzen denean, adostutako desenkriptatze prosezu sekretu baten bidez, bidalitako informazioa irakurgarria bilakatuko da.
- Bestalde, ziurtagiriak bermatzen eta egiaztatzen du webgunea egile edo jabe horrena dela. Ziurtagiri digital hauek enpresa espezializatu eta berezi batzuk esleitzen dituzte. Autoritate ziurtagiri-emaileak deitzen zaie.
Erakunde hauek webgune baten egiazkotasuna bermatu egiten dute, aurretik bideratutako mekanismoen arabera webgune horren arduradunek ziurtagiria lortzeko kudeaketa burutu izan dutelako. Beraz, guk hirugarren bati konfiantza ematen diogu, horrek webgunearen benetazkotasuna baieztatzeko.
Gure nabigatzaileak Autoritate ziurtagiri-emailea ezagutzen badu (eta honek dagokion webguneari aurretik segurtasun ziurtagiria eman diola), benetazko eta segurua den webgune batera sartu garela esango genuke. Horrela ez balitz, sistemak mezu baten bidez ohartaraziko gaitu eta kasu horretan guk aukeratu beharko dugu: ea ziurtagiria onartzen dugun edo ez webgune horretan sartzeko. Ezezaguna den ziurtagiri bat onartu baino lehen, gure segurtasunerako kalterik ez dela egongo bermatu beharko genuke eta webgune horren jabe eta egileen egiazkotasuna baieztatu, horren inguruko informazioa bilatuz.
Egiazkotasun eta segurtasuna bermatuta daukaten webguneek helbide-barran giltzarrapo ikono bat daukate eta helbidea https: z hasiko da.