Berrikuntza teknologikoak

Gailuetako “hegaldi modua” funtzioak, uste baino erabilpen handiagoa

Gaur eguneko telefono eta tabletek “hegaldi modua” izeneko funtzioa daukate. Horren jatorrizko helburua, hegaldietan segurtasun neurri eta baldintzak direla eta, aireratu eta lurreratze maniobrak dirauten bitartean konexioak etentzeko da.

Azkenaldian, ostera, segurtasun baldintza eta arau horiek aldatu egin dira eta badira debeku hori bertan behera utzi duten zenbait aireko konpainia.

Horrek ez du esan nahi “hegaldi modua” funtzioak erabilpenik gabe geratu denik: aldiz, beste aukera batzuk ematen ditu botoi honek. Ezagutu nahi?

hegaldi modua

Zure gailuaren bateriaren iraupena optimizatu egiten du

Aukera honek gure telefono edo tabletaren zenbait funtzio ezgaitu egiten ditu. Horren ondorioz, bateria aurreztu egiten da.
Zer ezgaitzen du? Konexioak eten egiten dira “hegaldi modua” sakatzen dugunean: datuak (3G edo 4G), WiFi antena… Beraz, bateriarik gabe geratzeko arriskuan zaudenean, aukera hau sakatu eta aurreztu egingo duzu.

Jolasten duzu? Publizitatea ekiditu!

Gailuaren bidez onlineko doako jokoak deskargatzerakoan, ehuneko portzentai oso altuan joko hauek publizitatea izaten dute, nolabaiteko etekina atera ahal izateko doakotasun horretaz.
Publizitate hau internet bidez jasotzen da. Beraz, interneterako sarbidea eten egiten baduzu, publizitatea ezin izango da sartu. Ideia ona, ezta?

Gailua askoz arinago kargatu

Kanpoan zaude eta gailuaren bateriaren ikonoak gutxi daukala adierazten dizu, baina kargatzeko denbora gutxi daukazu. Zer egin? “Hegaldi modua” sakatuta eta, esan bezala, gailuaren funtzio asko eten egiten direnez, askoz arinago egingo da bateriaren karga.

Arreta-galtzeak ekiditu, kontzentratzearen mesedetan

Askotan uneren batean kontzentraziorako tartea beharrezkoa da eta arreta-galtzeak ekiditu behar ditugu: gidatzerakoan, lanean, ikasketetan…
Gailuetan jasotzen diren jakinarazpen, abisu, mezuak, deiak eta abar luze horiek ahaztu nahi dituzunean, aukera hau erabili eta kanpoko mundua ahaztu egingo duzu.

man-791049_640

WhatsAppeko mezuak erantzun nahi, baina azken konexioa noiz izan den ez agertzea

Hau trikimailu ona da: WhatssAppean konektatuta egon zaren azken unea gorde eta erakusterik ez duzu nahi. Nola egin? Hemen pausuak:

  • “Hegaldi modua” aktibatu eta WhatssAppean sartu.
  • Bidali nahi dituzun mezuak sortu. Hauek ez dira bidaliko eta bidean geratuko dira.
  • WhatssAppetik irten eta “Hegaldi modua” ezgaitu.
  • Berriro interneterako sarbidea lortuta, aurretik prestatutako mezu horiek bidaliko dira, baina WhatssAppak ez du gordeko zein izan den konektatutako azken unea.

Internet erabiltzeko, baina deirik ez jasotzeko

Oso erraza da hau egitea: “Hegaldi modua” aktibatu eta ondoren WiFi konexioa.
Deitzen zaituenak erantzungailuaren erantzuna jasoko du, zure telefonoa amatatuta balego bezala. Baina internet erabiltzeko aukera izango duzu oraindik eta baita bapateko mezularitzako aplikazioak ere.

Bidean zaudela seinalea galdu nahi duzu?

Adierazi dugunez, “hegaldi modua” gaitzerakoan estaldura eta interneterako sarbidea galtzen ditugu. WiFia aktibatzen badugu  “hegaldi modua” gaitu ondoren, interneterako sarbidea berreskuratuko dugu. Beraz, estalduraren galtze horri esker inork ez zaitu aurkituko denbora batez.

cell-phone

Beraz, espero zenituen baino aukera gehiago eskaintzen ditu funtzio horrek, ezta?

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu