Euskararen Etxea

Haurrentzako jarduera eskaintza potoloa Gabonetarako Euskararen Etxean

kartela_behinbetikoa

Etxeko txikiak izaten dira Gabonetan protagonista nagusiak. Dudarik ez.

Gainera, oporretan daude eta ordutegi eta zaintza antolaketa gaur egun ez da erraza izaten familientzako, lan ordutegiak direla eta.

Gabonak umeentzako urteko eperik politenetarikoa izaten da: oporrak, oparien ilusioa, Olentzerorekin egoteko aukera…

Euskararen Etxean umeak dira protagonista udazkena honetan eta bereziki Gabonetan. Jarduera eskaintza oparoa prestatu dugu beraiengan eta familiengan pentsatzen.

Urrian hasi ginen familia eta haurrentzako mota ezberdinetako kultur jarduera programazioa eskaintzen. Eta datorren astean zehar eskaintza horren publiko nagusia haurrak izango dira.

Astelehenean bertan hasiko gara agenda bereziarekin. Denetarik izango dugu: ipuin-kontalariak, Martin Bertso bisitan etorriko zaigu, tailerra, magia ikuskizuna, dantzaldia, antzerkia…

kartela_behinbetikoa

Eta hau da egitaraua:

Abenduak 22, Astelehena. 11:00 – 13:00.

Puski eta Txurruskiren ikuskizuna: “Klownmunikatu fest”

Abenduak 23, Asteartea. 11:00 – 13:00.

Txontxongilo ikuskizuna: Rosa Martinez: “Elefante bitxi bat”

Abenduak 24, Asteazkena. 11:00 – 13:00

Ipuin kontaketa: Apika taldearen “Album familiarra”

Abenduak 26, Ostirala. 11:00 – 13:00

Haurrentzako ikuskizuna: BAT,BI, HIRU FESTA…! “Goazen dantzara”

Abenduak 29, Astelehena. 11:00 – 13:00

Ipuin kontaketa: Irrikipuinak Martinbertsorekin

Abenduak 30, Asteartea.11:00 – 13:00

Eskulan tailerra

Abenduak 31, Asteazkena. 11:00 – 13:00

Magia ikuskizuna: Txoborro magoa

Urtarrilak 02, Ostirala. 11:00 – 13:00

Umeentzako jokoak: Monda eta Lironda

 

Eta bitartean nagusiek zer?

Ez dago aitxakirik Euskararen Etxera ez etortzeko. Helduentzat ere eskaintza badago:

Egunero

Euskararen Etxera doako bisita egiteko aukera

Hizkuntza ezberdinetan eta bisitarien ezagutza eta interesen arabera doitutako edukiak landuz.

 

Marrazki erakusketa: Ana Arsuaga Arambarri

 

Marrazki-erakusketa: Beñat Olea Irureta

 

Abenduak 23, Asteartea. 11:00 – 13:00

Gurasoei zuzendutako hitzaldia: Zein irudi ari naiz ematen interneten?

 

 

Dena doan! Euskaraz garatutako eskaintza borobila, bai edo ez?

Animatu eta etorri!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu