Euskal egitasmoak

Haur literatura aretoa, orain digitalean

umea-irakurtzen

Durangaldera joko dugu gaur irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen egitasmo bati buruz hitz egiteko.

Berbaro Elkarteak euskararen suspertze lanetan dihardu, batez ere euskararen erabileran lana eginez eta honetarako espazioak sortuz. Burutzen dituen egitasmo ugarien artean, Haur eta Gazte Arloan landu duten espazio garrantzitsuenetako bat Haur Literatura Aretoa izan da.
Haur eta Lehen Hezkuntzan irakurketarekiko zaletasuna bultzatzea, orokorrean, eta literatur lan gomendagarriak lantzea du oinarri. Hori lortzeko, adin, formatu eta mota ezberdinetako ekintzak garatzen dituzte: ipuin kontalariak, ipuin antzeztuak, antzerkia, elkarrizketak idazleekin eta abar luze bat. Eta honen osagarri, lan berri eta gomendagarrien bilduma ere osatzen dute urtero. beraz, tresna baliogarria eskaini literaturaren arlo honetan guraso, irakasle eta ikasleentzat.

Orain dela aste batzuk eta hemendik eta haratago joateko asmoarekin, muga geografikoak gainditu eta arlo digitalera bilakatu da Haur literatura aretoa baita ere. Urtebeteko lanaren ondoren, haurliteraturaretoa.eus jaio da. Plataforma berri honek gai honen inguruko hainbat atal lantzen ditu. Bertan, euskarazko haur eta gazteentzako liburuak kontsultatzeko aukera izateaz gain, gure ekintzen agenda edota hainbat gai lantzeko material didaktikoa aurki daiteke.

HaurLiteraturaAretoa

Zer aurkitu daiteke haur literatura aretoan?

Esan bezala, hainbat ataletan sailkatuta dago webgunea eta zerbitzu egokia eskaintzeko helburua betetzen du. Atal bakoitzean hainbat baliabide, informazio eta eduki aurki genezake:

. Ekintzak: elkarteak antolatzen dituen ekintza mota ezberdinen azalpena eta informazio osoa: elkarrizketak idazleekin, ipuin antzeztuak (eta horien inguruko informazio osagarria eta materialak), antzerkia, erakusketa girotuak, liburu erraldoiak, ipuin kontalariak…

. Irakur gida: benetan atal baliogarria. Filtro, iragazi eta bilatzailearen bitartez oso erraza da argitalpen eta liburuak bilatzea eta bakoitzari buruzko informazioa eskura izatea. Adin, argitaletxe, idazle, argitalpen urtearen arabera bilatu daiteke.

haurLiteraturaAretoa-irakurgida

Honetaz gain, urteko irakurketa gida jasotzen da atal honetan.

. Dokumentazioa: irakurketaren bidez gai zehatzak lantzeko materiala osagarriak, deskargagarri; hala nola, adibidez, beldurra edo heriotza bezalako gaiak lantzeko baliabideak; zenbait liburuak lantzeko informazio eta materialak…

. Agenda: Elkarteak Durangaldean burutzen dituen ekintza ezberdinen agenda.

 

Hemen duzue egitasmoaren bideo azalpena:

 

Benetan pena merezi duela webgune hau kontutan izateak. Zer esan gehiagorik ez dago, Berbaro Elkartea zoriontzea besterik ez!!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu