Blogintza Gurekin parte hartu nahi?

Hasi da Blogetan! euskal blogariak lehian-en blogak bozkatzeko epea. Zuk baduzu zeresanik!

bozkatu-bigarren-orria

Blogen izen emate eta proposatzeko epea bukatuta, orain aukeraketa egitekoa hasi da. Zure blogaren alde botoa ematea eskatu beharko diezu lagun eta jarraitzaileei! Eta bestalde, irakurle moduan, jarraitzen dituzun blogak bozkatzeko aukera orain hasten da.
Baduzu zeresanik, beraz, adi egon eta jakizu nola eman dezakezun botoa!

blogetan-bozkatu-menua

Urtarrilaren erdi aldean blogen izena eman eta proposatzeko epea zabaldu genuen. Epe hau atzo bertan bukatu zen eta hurrengo faseari ekingo diogu: bozkatzearena.
Baina lehenengo egin dezagun parte hartzen dauden blogen errepasoa: guztira 129 blog daude lehiaketan, lau kategoriatan sailkatuta: 58 kultura arlokoak dira, kopuru gehien bildu dituena; 27 aisialdi kategoriara lotuta; 21 gizarte eta politika kategorian; eta, zientzia eta teknologia kategorian parte hartzen daudenak 23 dira.
Epe berri honetan sortzaile eta erabiltzaileek baduzue zeresanik eta zuen eta epaimahaiaren botoekin lau kategoria horietako bakoitzerako hiru blog finalistak aukeratuko dira. Beraz, zure iritzia adierazteko unea da hau!
Edozeinek bozkatu dezake bere bloga edo atsegin duen beste bat. Bai egileak eta bai jarraitzaileek.
Eta botoa emateko bi baliabide jarri ditugu martxan: webgune honen bidez, zuzenean, eta Twitter bidez.

Nola bozkatzen da?

Bozkatzea lehiaketako webgunean zuzenean egiten da eta hor eskaintzen ditugun bi aukerak zabalduko zaizkizu: zuzenean botoa eskaintzeko eta Twitter bidez bozkatzeko.

Bozkatzeko muga badago. Egun bakoitzean boto bat kategoria bakoitzari emateko aukera izango duzu.

Zenbat balio du zure botoak?

Epe honetan bi baliabide hauen bitartez botoa eskaintzen duten erabiltzaile guztien botoak batu eta kopuru horrek erabakiaren %50a suposatuko du.
Bestalde, epaimahaian parte hartzen duten kideen botoek beste %50eko balioa izango dute.
Beraz, formula bikoitza da eta fase honetan biok izango duzue aukera blog finalistak zeintzuk izango diren erabakitzeko.

bozkatu1

Bozkatzeko epea

Bozka emateko epe hau martxoaren 10era arte zabalik izango da.
Martxoaren 13an, publikoaren eta epaimahaiak eskainitako botoen zenbaketa eginda, kategoria bakoitzeko blog finalistak zeintzuk diren iragarriko dugu.

Beraz, zorte on parte hartzaileei eta animatu eta zure iritzia adierazi!

Euskarazko blogintzari buruzko inkesta bete duzu? Zure laguntza behar dugu!

Jakingo duzunez, duela 10 bat egun euskal blogintzaren inguruko inkesta bat plazaratu genuen.

Inkesta honen helburua blogintza arloan egungo egoeraren isla izango diren datuak eta informazioa lortzea da. Emaitzak guztion esku jarriko ditugu eta egungo egoera ezagutu eta etorkizunera begira estrategiak, garapenak eta egitasmo berriak martxan jarri ahal izateko beharren inguruko datuak ezagutzeko tresna baliagarria izango dela uste dugu.

Edozeinek bete dezakeen inkesta da; edozein blogari edo blogen kontsumitzaile, nahiz eta blogarik ez izan. Sarean ibiltzen den edozein euskaldun. Ikuspegi bietatik landu dugu galdetegia eta azterketa bikoitza egin nahi dugu: une honetan sarean dauden euskarazko blogen izaeraren inguruan sakondu; baina baita irakurle, kontsumitzaileok ere zein eduki mota kontsumitzen ditugun ezagutu eta zein behar sumatzen ditugun jakitea ere.

Baina oinarrizkoena, zuk betetzea garrantzitsua dela, denon ekarpenak beharrezkoak direlako. Bete, arren!

euskarazko blogintzaren inguruko inkesta

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu