Teknologia egitasmoak

“Haritu. Kultura Digital eta Teknologiako Laborategia”, Azkuna Zentroan

Abenduaren 13ra arte, Haritu. Kultura Digital Eta Teknologiako Laborategia bisitatu daiteke Bilboko Azkuna zentroko Lantegian. EDE Fundazioak eta Azkuna Zentroa  eta Alhóndiga Bilbaok ondu dute laborategia elkarlanean. Fundación Mutua Madrileña eta Bizkaiko Foru Aldundia eraindeek ere lagundu dute egitasmoan.

Azkuna Zentroaren arabera, “herritarrek zabalik izango dituzte espazio honetako ateak; edozeinek izango du aukera hurbiltzeko eta teknologiak probatzeko, esaterako, fabrikazio digitala, programazioa edo elektronika. Bestalde, Kultura digital eta teknologiako laborategia toki egokia da hausnartzeko eta zalantzan jartzeko zer-nolako eragina duen teknologia garaikideak gugan”.

Laborategian hainbat gai jorratzen dira; tartean, teknologia espezifikoko tailerrak, prestakuntzako zikloak teknologia-arloko arrakalak eta joerak leuntzeko, hitzaldiak eta aurkezpenak.

Parte hartu nahi izanez gero, nahikoa da bertaratzea, ez baita aurretik izenik eman behar.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu