Euskal egitasmoak

‘Handia’, ‘Converso’ eta ‘Bi Txirula’ Zinemaldia.Cat jaialdiko Urrezko Txapelen irabazleak

bi-txirula

Igande gauean jaso dute aintzatespena hiru euskal pelikulek: Zinemaldia.Cat jaialdiaren 13. edizioan, Euskal Zinema Jaialdiko Urrezko Txapelak jaso dituzte.

Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzenduriko lana, HANDIA, izan da Fikzio Lanik Onenari Urrezko Txapela jaso duena. Dokumental sailean, Urrezko Txapelaren irabazlea David Arratibelen CONVERSO izan da.

Azkenik, BI TXIRULA, Iñigo Garcia Agirrezabalagaren pelikula izan da Euskarazko Pelikularik Onenaren Azkue Fundazioa Urrezko Txapela saria jaso duena.

Zinemaldia.CAT da. Jaialdi honek euskal zinemagintza Kataluniara hurbiltzen du eta 2015etik jaialdi horren laguntzaile da Azkue Fundazioa. Banatzen diren sarietako bat, Urrezko Txapela euskarazko filmerik onenari, hain zuzen ere, Azkue Fundazioak eskaintzen du.

Aurtengo jaialdiko epaimahaia Blai Morell (kazetaria), Barbara Destefanis (BCN Sports Film Festival), Lluís Marquès (aktorea), Bruna Cusí (aktorea) eta Joan Gonzàlez-ek (DocsBarcelona) osatu dute.

Bestalde aipatu behar da 13.edizio honetan sail ofzialetan 9 lan izan direla lehian, hauetako gehienak estreinaldiak Katalunian edota Donostiako Zinema Jaialdian soilik ikusiak izan direnak. Guztiak Cinemes Gironan izan dira ikusgai otsailaren 8tik 18ra bitartean.

Urrezko Txapelak Zinemaldia.Cat jaialdiaren Sail Ofizialen amaiera ekitaldian banatu dira, Girona Zinemetan.

BI TXIRULA [Sinopsia: Bi gizon oinez doaz. Ihesi. Hainbat paisaia igaroko dituzte lurralde lasaiago eta epelago baten bila. Txori migratzaileak bezala. Bi txirula bidaia bat da. Bizirik irauteko egin beharrekoaz gain (janaria bildu, lo egin, babesa bilatu…), bizitzaz eta bestelako mundu baten aukeraz hausnartzeko denbora ematen duen bidaia].

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu