Industriak, azken urteotan, nabarmen aurreratu du kameren hardwarearen alorrean: gaur egungo smartphoneek inoizko sentsore eta optika onenak dituzte.
Kamerak gure eguneroa konkistatzen ari diren une berean, hazi egin da bideozaintzaren eta intimitate-eskubidearen gaineko kezka, eta, hori dela eta, ugaritu egin dira gailu eramangarrien eta mugikorren kamerak estaltzeko pegatinak. Zu ere, gailu eramangarriaren edo mugikorraren kamera pegata batez estalita duzun horietariko bat izango zara, akaso. Ondo ari zara: zelatatua izatea benetan gerta daikizukeen zerbait da.
Ordea, hain kezkatuta bagaude bideozaintzarekin eta intimitate-eskubidearekin, zergatik ez dugu hala egiten gure smartphonean ere? Ordu dezente ematen ditugu ordenagailu aurrean, bai, baina smartphonea aldean daramagu toki guztietara! Malwareren batek bertako komunikazio hardwarera helduz gero, gure bizitzaren jarraipen osoa egin lezake.
Chema Alonso Telefónica-ko «Datuen» arduradun eta Espainiako hacker ezagunenetakoak azaldu du, duela gutxi, troiatar horiek, «RATS (Remote Administration Tools)» direlako erremintak baliatzen dituztela gailuen webcamak aktibatu, eta, horien bidez, nahi dutena grabatzeko.
Horrelako malwareak oso erraz sartu ahal dira gure gailuetara (adibidez: aplikazioak instalatzen ditugunean). Bai App Storek, bai Google Play Storek, segurtasun mekanismoak dituzte balizko iruzurrak antzemateko, baina aplikazio asko mozorrotuta egoten dira («linterna» itxurarekin, adibidez). Beste batzuk, «DroidJack» zein «SandroRAT» izenekoak, esaterako, Pokémon GOren paketean instalatutako malwareak dira, eta smartphonearen gaineko kontrol osoa eman ahal diete ezezagunei.
Beraz, komenigarria da mugikorrera edo bestelako gailuetara deskargatzen dugun guztiaren iturburua egiaztatzea. Seguruenik, zure kamerarako sarbidea eskatu dizuten zenbait aplikazio ikusiko zenituen (dena delako aplikazioa erabiltzeko beharrezkoa ez zenean ere)…
Gailu batzuk prestatuta daude egoera intimoak «harrapatzeko» (eramangarriak logeletan, smartphoneak zenbait egoeratan, eta abar). Egoerak grabatu eta, gero, infektatzen espezialistak diren hackerrak «nagusientzako edukiak» dituzten webguneetan esekitzen dituzte irudiok. Erabiltzaileen intimitate-eskubidea eta pribatutasuna oso konprometituta dago informazioaren munduan, «ondasun negoziagarria» da eta. Arazoa, gainera, konplexua da: erabiltzaileek, gobernuek eta enpresa teknologikoek dute zeresanik, denak dira interesdunak.
Hori guztia irakurri ondoren, zer deritzozu? Gehiegizkoa al da smartphonearen kamera estaltzea?