Udaberria heldu zaigu, orain benetan. Eta udaberriarekin bat gauza berriak, uztak… etortzen omen dira.
Guk ere gure sareko mundu digital honetan gauzak berritzeari ekin diogu eta laster kontatuko dizkizuegun Euskararen Etxean martxan jarri ditugun komunikazio lan batzuetaz gain, gure sare sozialetako profiletako irudietan ere aldaketak egin ditugu.
Irudi berri hauetan gure nortasuna eta helburu eta erremintak isladatu nahi izan ditugu: blogak, sare sozialak, Creative Commons, sare sozial ezberdinak, baliabideak… azken finean Euskara sarean josteko erabiltzen ditugun baliabide guztiak.
Hemen irudiak:
Zer deritzozu? Atsegin dituzu?