Gure blog honen aplikazioa garatu dugu.
Orain zuzenean zure sakelako telefonoan instalatu eta bertatik argitaratutako artikuluak jarraitzeko aukera ematen dizugu.
Teknologia arloko gaiak lantzen ditugu blogean, denetarik: sare sozial, aplikazio, berrikuntza, tresna eta abarren berri emango dizuegu.
Gure jarduera eta helburuekin bat datozen gaiak jorratzen ditugu, beti ikuspegi zabal eta euskaldun batetik.
Gure egitasmoen berri eta horien inguruko edukiak lantzeko plataforma egokia da gure bloga: jardunaldi, lehiaketa, zein jarduera. Euskararen Etxean antolatzen ditugun jardueren agenda zabaldu eta horien inguruko informazio zabala eskaintzen dugu. Eta bestalde, hezkuntza arloan teknologia euskaraz erabiltzeko baliabide, tresna eta abarren berri ere ematen dugu. Baita, nahiz eta euskaraz garatuta ez egon, hezkuntza arlora zuzendutako teknologiaren aplikazioaz aritzen gara.
Berrikuntza teknologikoen berri ematen dugu, gure errealitatearen mesedetan suertatzen diren aurrerakuntza eta berrikuntzak ikertu, landu eta horren komunikazioa egiten dugu. Eta azkenik, aplikazio, tresna eta abarrekoak erabiltzen ikasteko eskuliburu, txosten eta dokumentazioak ere sortu eta zabaltzen ditugu.
Erabiltzaileen beharretara egokitzen gara eta sarri beraiek proposatu edo galdetutako gaiak lantzen ditugu.
Zelan erabili daiteke aplikazioa?
Android eta iOS sistemetarako garatu dugu eta bertatik blogean argitaratutako eduki guztiak jarraitzeko aukera izango duzue.
Gaiak egituratu eta kolore ezberdinez identifikatuta daude, eroso eta zuzenagoa izateko bilaketa.
Orri nagusiaren bitartez ikus daitezke artikuluak zerrendatuta, baina baita gaien arabera ere sailkatuta ere. Edozein kasutan, erabiltzaileari beti erakutsiko zaio artikulu bakoitza zein gaian sailkatu den.
Eta, noski, edukiak sare sozialetan partekatzeko aukerak eskaintzen ditugu.
Aplikazioa deskargatu nahi? Esteka hauek jarraitu: