Euskara ingurune digitalean

Guifi negozio-eredua?

Zeintzuk dira supernodo berriak eta horrek ikasleentzat, ikerlarientzat eta herritarrentzat zabaltzen dituen aukera berriak ezagutzeko eta aztertzeko, jardunaldi bat antolatu dute bihar, maiatzak 9a, EHUko Informatika Fakultatean.

Telekomunikazio-sare bat erabili behar dugu Internetera atera nahi dugunean. Telekomunikazio-sare komertzial asko dago: Movistar, Euskaltel, Jazztel… guifi.net ere telekomunikazio-sare bat da, baina hiru ezaugarri berezi dituena; irekia, askea eta neutrala da.

Jardunaldi honetan guifi.net aurkeztuko da, egunero milaka pertsonak erabiltzen duten sare komunitario arrakastatsua. Partehartzaileek sakon azalduko dute sare horren oinarriak, eraikuntza kolektiboko prozesuak, komunitatearen barruan garatutako tresnak, guifi.neten ekosisteman duten zeregina, sarearen egungo egoera, tokian tokiko eragin neurgarria, eta hamar urtez baino gehiagoz ikasitako guztia.

Goizeko 10:30etan, Ada Lovelace aretoan “Guifi negozio-eredua” lemapean, Leandro Navarrok  UPCko irakasleak hitzaldi bat eskainiko du.

Ondoren, 11:45etan, Zein ondorio ditu sarea demokratizatzeak?, Zein ate irekitzen dizkigu horren parte izateak? hausnartzeko eta gertuko erabilera-kasuak aurkezteko mahai-ingurua prestatu dute.

  • Maider Likona: Informatikan Ingeniaria (2005) GISA Elkartearen sortzaile (software librea eta orokorrean burujabetza digitala bultzatzen duen elkartea), 2014tik guifi.net proiektuarekin konexio duin bat heltzen ez den tokietara eramaten saiatzen dihardu.
  • Josu Aramberri: Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia saileko irakasle titularra eta i2basque sare akademikoaren koordinatzaile.
  • Ion Zabaleta: CIDIReko langilea eta guifi.net erabiltzaile aurreratua. Andoainen dagoen sarea sortzen lagundu duena eta zenbait erabiltzaileri sarera konektatzeko laguntza eskaini diena.
  • Leandro Navarro (UPCko irakaslea)

Guifi.net sare-interkonexiorako hitzarmen berezi baten gainean antolatuta dago guifi.neten kide berri bat sartzen denean, alde batetik berak konektibitatea jasotzen du, eta beste aldetik, kide berriaren sare-azpiegitura guifi.net-en integratzen da. Horrela, erabiltzaileak eurak dira guifi.neteko jabeak, alegia, sarea sortu duten partikularrak, elkarteak, enpresak edota administrazioak. Parte hartzen duten guztiak dira sarearen jabeak. Horrela, Internet-era konektatzea ez dago enpresa pribatuen eskuetan bakarrik; bideak edo errepideak bezala ondasun publiko ere bihurtzen da Interneteko konexioa.

guifi_donostialdean-768x325

Informatika Fakultatea eta DSS2016 lankidetzan aritu dira 2014tik. Landu dituzten 10 proiektuetako batean helburua hiriko kaleetan Internet errazago hartu ahal izatea izan da (Ping proiektua). Guifi.net sarea hiriko puntu estrategikoetara zabaltzeko ahaleginean Informatika Fakultatean guifi.net supernodo bat ezarri dugu 2017ko martxoan.

Jardunaldi interesgarria Informatika Fakultateko kideentzat ez ezik, komunitate unibertsitarioko lagun askorentzat!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu