Datorren ekainaren 7an graffiti lantegi bat ospatuko dugu Euskararen Etxean, Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldiaren harira.
Ekitaldia ospakizuna eta EKEko lagunekin elkartzeko aukera bilakatuko da, baina partekatu eta elkarrengandik ikasteko aitxakia ere izatea lortu nahi dugu eta horregatik kutsu berezia eman diogu: Zeze eta Josu Bergara kantariaren emanaldiak izango ditugu eta graffiti lantegi-ikastaro bat antolatu dugu baita ere.
Doakoa izango da dena eta lantegia guztiz praktikoa izango da, 400 muralismok eskainia. 20 plazatara mugatu dugu eta parte hartzaileek teoriaz ikasi baino, zuzenean praktika egiteko aukera izango dute. Izena emateko epea zabalik dago eta hemen sakatu besterik ez duzu animatuz gero.
Graffitiaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, hemen kale arte mota honen inguruko bitxikeri batzuk kontatuko dizkizugu:
Nondik dator graffiti izena? aerosola, pintada… eta horrelakoak erabiltzen dira jarduera hau izendatzeko. Graffiti hitza italierazko “graffiti”, “graffire” hitzetatik dator. Eta hauek aldi berean latinerazko “scariphare” hitzatik, jarduera horri elscariphus zeritzonarekin idazteari buruz esaten ziolako. Elscariphusa eztena edo puntzoia zen.
Zein da graffitiaren jatorria? Erromatar inperioaren garaiko ormetan egiten ziren inskripzioak ziren, beti umorezko edo kritikazko mezuekin.
Zeintzuk dira graffitiaren ezaugarriak? Askatasunez eta sormena erabiliz margotutako testu eta irudiak dira. Helburua, erakargarritasun bisuala sortzea eta inpaktoa lortzea. Eta baita adierazpen kulturala eta soziala bilakatzea, aldarrikapenak egiteko.
Egun, hiritar mugimendu iraultzailearen ezaugarria da eta hip hoparen adarretariko bat.
Graffitiak bilakaera handia izan du eta teknikak aldatuz joan dira baita ere. Egun korronte bat da eta egileek pisu handia daukate.
Munduan zehar helburu, mezu eta egile talde ezberdinak daude. Errepaso bat egin dugu munduko hiri ezberdinetan agertzen diren graffiti edo hiritar artearen adierazgarri diren adibideen bila, ikusgarritasun eta edertasunagatik. Hemen dituzu horietako batzuk:
Zoragarriak, ezta?