Euskararen Etxea

Graffiti lantegia 400 muralismorekin

400muralismo1

Datorren ekainaren 7an graffiti tailerra antolatuko dugu Euskararen Etxean, Irudimena lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egun horretan ere ospatuko dugula aprobetxatuz.

Lantegia doakoa izango da eta 400 muralismoko lagunekin egingo dugu.

Nortzuk dira 400 muralismokoak?
400 ml dira spray pote baten eduki estandarra, arte murala egokien irudikatzen duen elementuarena; 400 muralismo, berriz, Getxon sortu eta muralak diseinatu eta egiten diharduen taldearen izena da.
Esparru desberdinetako profesionalek osatzen dute: Iciar Nieto, diseinuaren eta publizitate grafikoaren arloko prestakuntza duena, eta Miguel Atutxa, sektorean hainbat urteko esperientzia duen muralgilea.
Bi arlo osagarri horiek uztartzeak kalitate proiektu berritzaileak ekoiztea dakar.

Hauek dira beraiek egindago lanen adibide  batzuk:

Bilboko Itsas Museoan egindako lana. Jet Lag Bio, bilbo 2008. 20 x 5 m. inguru

 

twentyfit gimnasioa, bilbo 2012. 15 x 2,70 m.

 

Red Bull local art alde-zaharra eta bilbi, bilbo 2011. 8 x 2,20 m.

Hemen duzue horrelako lantegietan egiten duten lanaren adibide bat:

Eta zer behar da lantegira etorri ahal izateko? Izena eman besterik ez duzu egin behar; eta egun horretan zikin zenezakeen jantzia ekarri eta gogotsu etorri!

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu