Euskararen Etxea

Gorondaganeko ikasleak Euskararen Interpretazio Zentroan

Gorondaganeko LH 6.maila

Astea aurrera doa eta talde gehiago etorri zaizkigu Euskararen Etxera!

Gaur Sondikatik bi talde etorri dira, Gorondaganeko Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak hain zuzen.

Betiko antzera, talde bat Euskararen Interpretazio Zentroan barrena murgildu da hasieran, bertan Euskararen ezaugarri desberdinak ezagutuz. Beste taldea, bitartean Komiki Digitalaren Tailerrean aritu da eta gogotsu gainera. Izan ere, sari bat eskuratzeko aukera daukate. Jarduera bakoitzak ordu bete inguru iraun du eta ondoren taldeek jarduera aldaketa egin dute.

Euriak lasaitasun tarte bat eman digu eta argazki ederra atara ahal izan dugu:

Gorondaganeko LH 6.maila

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu