Sare sozialak

Googleri buruz agian ez zenikizkien bitxikeri batzuk

Zer da Google? Gaur egun galdetu beharrik ez dago, ezta?

Gaur eguneko umeek ez dakite ezta garai batetan liburuak eta entziklopediak zirela zalantzak kontsultatzeko gunea eta irtenbidea ez zela Google zabaltzea eta nabigatzailean edozein eskaera botatzea.

Zerbitzu ugari eskaintzen ditu Googlek; agian uste dituzun baino askoz gehiago. Egunen baten honi buruz hitz egingo dugu, baina gaurkoan beste berezitasun batzuekin gatozkizu.

Hemen Googleri buruz 25 bitxikeri zerrendatuta; batzuk, agian ezagunak, besteak harrigarriak.

  1. Bere izenaren jatorria: Google izena googol (gúgol ahozkatuta)terminoaren akats bat da: 10 100 biderrez biderkatzerakoan matematikoki ematen zaion izendapena da googol.
  2. Googlen jaiotza: Google enpresa ofizialki 1998ko irailaren 7an jaio zen. Larry page eta Sergey Brin izan ziren honen sortzaileak.

  3. Googleko lehenengo diru-ezarlea: Andy Bechtolsheim izan zen 100.000 dolarretako diru-txekea eskaini ziela, baina konpainia formalki sortzera itxaron behar izan zuen.
  4. Hasierako orria: Zergatik da hain sinplea bere hasierako orria? Sortzaileek Html hizkuntzan programatzen ez zekiten eta webgunea arin kargatzea nahi zutelako.
  5. Googleko intraneta Moma deitzen da eta 16.000 langileen datuak eta informazio teknikoa biltzen ditu.
  6. Googlen hasierako lelo famatua“Don´t be Evil” (Maltzurra ez izan) izan zen. Baina benetako esanahia  “Don´t be Microsoft” zen, konpainia horren negozio ereduari aipatuz.
  7. Googlen lehenengo prototipoak 4 GBetako 10 disko gogorrez osatuta zegoen. Legoko piezaz osatuta zegoen kutxa batean osatu zuten.
  8. Googlen bulegoak GooglePlex izena dute.
  9. GooglePlexeko sabaiak eguzki panelaz osatuta daude. Hauek Kaliforniako 1000 etxebizitzek beharko luketen energia sortzeko gai lirateke.
  10. GoogleMapsen GooglePlex bilatzen baduzu (hemen sakatu) enpresak betetzen duen eremu izugarria ikusi ahal izango duzu eta argitaratuta dauden ia 100 argazkiak.
  11. Googlen esanetan bilatzailean egindako bilaketa bakoitzak Kj batetako energia kontsumitzen du.
  12. Egunero 20 petabyte baino gehiagoko informazioa aztertzen du Googlek  (20 000 000 000 000 000 bytes). Eta dagoeneko galdu egin gara kalkulua egiten …
  13. Non daude Googleko zerbitzariak? Inork ez daki ziurtasun osoz. 2008ko apirilean lehenengoz euren datacenter baten bideoa zabaldu zuten.
  14. Googleko bilatzailea 88 hizkuntza ezberdinetan programatuta dago. Horien artean, bitxienak: Pig Latin (ingelesa aldatzen duen joko bat) eta Klingona (Star Treken asmatutako hizkuntza).
  15. 2006an Googlen aritzeari aditz bezala onartu zen ingelesez, Oxford hiztegira gehitu zenean.
  16. Googlen logotipoa erdian kokatuta egon zen 2001era arte. Pasa den astean beste aldaketatxo bat egin izan diote logoari, ia ikustezina. Eta zein izan da? G letra ezkerretara pixel bat mugitu da eta L letra beste pixel bat ezkerretara eta beherago.
  17. Twitterren dago Google baita ere eta lehenengo txioa hizkuntza binarioan bota zuten: I’m 01100110 01100101 01100101 01101100 01101001 01101110 01100111 00100000 01101100 01110101 01100011 01101011 01111001 00001010″. Horren esanahia: “Baietz lehenengoan“, bilatzailearen esaldia bezala.
  18. Googleko langile ohiei Googlers deitzen diete eta berriei Nooglers.
  19. Konpainiako langileek lan orduen %20a egitasmo berriei buruzko hausnarketak egiteko erabil dezakete. Horrela jaio ziren Gmail, Google News edo AdSense zerbitzuak, adibidez.
  20. Gmail aplikazioa bi urte eta erdiz egon zen frogetan eta horri esker erabiltzaile sei mota ezberdin sailkatu zituzten eta horien araberako aplikazioaren funtzio ezberdinak garatu zituzten.
  21. Googleko langile bat hiltzen denean, bere bikoteak horren soldataren erdia 10 urtetan jasotzeko eskubidea dauka.
  22. Zinema doan: filma interesgarrien lehen emanaldirako zinema osoa alokatzen dute eta langileak gonbidatzen dituzte estreinaldi horretara.
  23. Google eta janaria: langileek gehienez janaritik 30 metrotara egon daitezke. Arreta berezia jartzen diote elikaduraren garrantziari Googlen. Lantokian txoko ezberdinak daude mota guztietako jakiekin: janari organikoa, unean egindako edari  irabiatuak eta zukuak … Eta bulegoen eraikinetan mota ezberdinetako hainbat jatetxe dago baita ere.
  24. 2013an sekulako itzalaldia jasan behar izan zuten eta zerbitzu guztiak 5 minutuz erabil ezinean egon ziren.
  25. Zerbitzu bereziak: Googlek hamaika zerbitzu ditu, batzuk oso ezezagunak, adibidez:
  • Google Akademikoa: literatura akademikoko dokumentu eta liburuen arteko bilaketak egiten ditu.
  • Google Googles: sakelako telefonoen bidez argazkien araberako bilaketak egiteko Android eta iOSerako aplikazioa da.
  • Gmail Labs: Gmail posta elektronikoko aplikazio ospetsuak baditu ere funtzio berezi batzuk, atal honetan sailkatuta: mezuak bidali direnean hauek ezabatzeko aukera eta hartzaileak jasotzeko aukerarik ez izateko, adibidez; postan mapak ikusteko aukera…
  • Google Keep: oharpenak jasotzeko erreminta. Oharrak hartzeko edozein toki eta egoeratan, irudi, testu, estekekin.

Harrigarriak hauetako datuetariko batzuk, ezta? Beste bitxikeriren bat ezagutzen duzu

Iturriak: Merca 2.0, SiliconWeek

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu