Berrikuntza teknologikoak

Googleren bilatzaileak podcastak entzuteko aukera eskaintzen du

Audio digitala boladan dagoenean, Googlek podcasten atalak entzuteko aukera eskaintzen hasi da, bilaketa batetik abiatuta.

Podcastak izugarri hedatzen ari dira AEBetan, ez horrenbeste Europan, baina joera antzekoa izaten ari da, goranzkoa. Gurean ere egoera bertsua da; esaterako, Zuzeu Orainkariak eta Berriak podcast propioak abiatu dituzte, -blogen lana ere azpimarragarria da, tartean, Xerezade literatur bloga-.

Hala, erabiltzaile batek podcast bat bilatzen duenean Googlen, bilatzaileak podcast horren hiru atal berrienak itzultzen ditu, eta konpainia horren web-erreproduzitzailearen bidez entzuteko aukera eskaintzen du, zeina Androidentzat 2018an abiatutako Google Podcast aplikazioaren parekoa den. Web-erreproduzitzaile horren erabilera nahikoa intuitiboa da: aurrera eta atzera joateko aukera dauka, bai eta erreproduzioaren abiadura kontrolatzeko aukera ere. Horretaz gainera, Android Auto-rekin integratzen da; beraz, autoan ere entzun daiteke.

Applek, bestalde, antzeko ahalegina egin zuen iragan apirilean: bere web interfazea eguneratu zuen podcasten atalak zuzenean entzun ahal izateko.

Informazio gehiago.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu