Eta oraindik gehiago dago.

Gordetako guztia eskuratu nahi duzu? Badago modurik

Googlek zu eta zure jarduerari buruzko gordetako informazio guzti hau eskuratzeko aukera ematen digu, TakeOut baliabidearen bidez. Hemen sakatu eta horra eramango zaitugu 😉

Formato ezberdinetan gordetzeko aukera izango duzu; fitxategi bat sortuko du eta posta elektronikoz jasoko duzu. Zerrenda ikusita, gordetzen duen guztiaz ohartuko zara. Eta deskargatutako fitxategiaren pisuak ikaratuko zaitu, ziur baietz…

Google-Datuak-Deskargatu

Pribatutasun aukerak zaindu

Egia esan, Googlek pribatutasun aukera eta ezaugarriak doitzeko baliabidea eskaintzen du. Kontrol-panelean partekatu nahi duzun edo ez guztien gaineko aukerak agertuko zaizkizu eta zuk erabakiko duzu nola jokatu.

Googlen miaketa hau geldi zenezake neurri batean, beti ere, horrek ekartzen dituen beste onurak galtzeko prest bazaude.

Zure esku dago…