Berrikuntza teknologikoak

Googleen azken berrikuntza: posta elektronikoak automatikoki erantzungo ditu zure ordez

Zenbait hedabide espezializatuen bidez jakin dugu eta Googlek berak iragarri du, Inbox aplikazioaren bidez jasotako posta elektronikoan erantzun automatikoak sortzea ahalbidetuko duela. Gizakiok ordezkatuko gaitu aplikazioak, beraz.

Helburua, premiazko posta elektronikoak ahalik eta azkarren erantzutea, irakurtzea bezain arina izatea. Momentuz, 20.000 erantzun automatiko sortu ahal izango direla esan du Googleek, baina kopuru hori ere handituz joango dela, sistemak guk idazten dugunaren arabera ikasiko duelako.

Zein motatako erantzunak izango dira?

Erantzun arruntak eta ohikoak, momentuz: “Ez, sentitzen dut”, “Bilatuko dut eta erantzungo dizut”, “Berehala bidaliko dizut”, eta horrelakoak.

Smart Replay deitu dio Googlek baliabide berri honi. Eskuz testua editatu eta luzatzeko aukera izango dugu eta aukera hau iOS eta Androiden zabalduko du aldi berean.

Beraz, honek erroboten erabilpenean beste aurrera pausu bat suposatzen du. Orain arte, mugikor eta wearable delakoetan horrelako lan errepikakorrak burutzen oso erabilgarriak suertatu dira.

Makina ikasketa edo ikasketa automatikoa izeneko ikerketa arloan hainbat aurrerapen egin ditu Googlek. Algoritmo, programazioa eta lengoaia naturalaren erabilpenaren ikerketan oinarritzen diren teknikak dira.

Google-Inbox

Zelan funtzionatzen du Smart Replyk?

Honen oinarria sequence-to-sequence learning izeneko sistema da: elkarrizketa automatikoaren sintesia burutzen duen sistema bat.

Errepikakorrak diren sare neuronalen bidez lortu zuten erronkari aurre egitea, posta elektronikoetan agertzen diren testuetatik ikastea eta erantzun horiek sortzeko gai izatea. Honi esker, sare batek sartu den posta kodifikatu egiten du eta beste batek erantzuna sortzen du.

SmartReply

Posta elektronikoen kodifikatzailea mezuaren hitzak ikertzen ditu eta formula bat sortzen du, makinari zer esaten ari den eta zein tonotan ulertarazten diona. Eta are gehiago, ezberdin idatzi diren bi esaldi zentzu berdina izan dezaketela igartzeko gai da. Horrela, helburu berdintsua dituzten esaldiak identifikatzen jakingo du: “Jai duzu bihar?” eta “Elkartuko gara bihar?”, adibidez.

Bigarren sistema, dekodifikatzailea, sortutako formula hori hartu eta erantzun zuzena sortzen du, hitzez hitz. Beste sare neuronal berezi bat erabiltzen du Googlek honetarako, “Long Short-Term Memory” (LSTM) deitutakoa. Honen bidez, mezuaren zatirik garrantzitsuenean oinarritzen da erantzuna sortzeko.

Eta pribatutasuna?

Egoera honetan pribatutasuna osagai garrantzitsua da: sistema honen muina makina ikasketa edo ikasketa automatikoa da eta, horretarako, milioika posta elektroniko ezberdinak ikertu behar izan ditu.

Posta elektroniko hauek inoiz ez direla gizaki batek irakurrita adierazi du Google erraldoiak.

Bitxikeriak

Sistema berri honen ikerketan bitxikeriak ere suertatu dira eta akats bitxiak ere. Adibidez, hasierako frogetan sistemak ia beti proposatzen zuen erantzun moduan  “I love you”, edo ia beti “Thank you”.

Hau ekiditu eta gainditzeko, gai zen erantzun proposatua eta aurretik bidalitako beste erantzun batzuk kontrajartzeko formula martxan jarri zuten. Emaitza, sistema ez dela hain maitakorra.

Eta hurrengoa?

Momentuz ingelesez bakarrik eskainiko du zerbitzu hau, baina intentzioa beste hizkuntzetara ere berehala zabaltzea da.

Zer gertatuko da euskaraz eskainiko duenean aukera hau? Itzulpen automatikoaren arloan oraindik ere lan handia dago, gure hizkuntzak dituen berezitasunengatik.

Gai izango da Googlen sistema hau euskaraz ere erantzun automatikoak sortzeko?

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu