Pentsatu une batez Google etxearen zenbat produktu erabiltzen dituzun egunean zehar: bilatzailea; Chrome nabigatzailea; Gmail posta elektronikoa, Drive fitxategiak gordetzeko; Maps, lekuak bilatzeko; Docs, Sheets, Slides edo Forms, dokumentuak sortzeko; Calendar, egutegia … eta horrela zerrenda amaigabea osatuko genuke.
Google produktu eta aplikazio guzti hauei buruz gehiago jakiteko hainbat eduki dago sarean, baina ba al zenekien Googlek berak horretarako gunea badaukala? Google Tips izena dauka guneak eta modu erraz eta ikusgarrian marka honen azpian eskaintzen diren aplikazio, produktu eta abarrei buruzko aholku, trikimailu eta tutorial ugari daude.
Une honetan 154 eduki ezberdinez osatuta dago, baina egunez-egun handituz doa. Hogei produktu ezberdinei buruzko edukiak biltzen ditu. Hori bai, momentuz ingelesez bakarrik dago.
Edukiak modu laburrean landuta daude eta bistara txartelak moduan agertzen zaizkigu, diseinu garbiz eta erabilgarrian. Eduki zehatz batetara sartzeko, sakatu besterik ez da behar eta gaiari buruzko azalpen sakonagoa lortuko dugu. Batzutan bideoz eskainiko du edukia, tutorial gisa pausuz-pausu, beste batzutan. Gainera, kategoria edo produktuaren araberako sailkapena eskaintzen du baita ere menuaren bitartez. Kategoriak bost atal ezberdinetan sailkatuta daude eta kolore ezberdinez identifikatuta.
Zein produktu eta kategoriei buruzko edukiak agertzen dira?
Produktuak
- Google App
- Android
- Chrome
- Gmail
- Maps
- Kontua
- Play
- YouTube
- Chromecast
- Drive
- Translate
- Docs
- Sheets
- Slides
- Forms
- Wallet
- Hangouts
- Calendar
- Photos
- Keep
Kategoriak
Erabiltzaileen beharrei erantzuna emateko gaietan antolatuta daude:
- Gehiago egin (Do more)
- Denbora aurreztu (Save time)
- Gailu berria (New device)
- Bota galdera (Ask Google)
- Hobetu heldu (Improve access)
Zein motatako zalantzei erantzuten dio?
Batzuk bitxikeriak badira ere, gehienak uneren batean edo bestean izan ditugun zalantzak argi azaltzeko bidea dira. Eta guzti-guztiak produktu ezberdinei buruzko ezagutza sakonagoa lortzeko baliabide oso baliogarria.
Hemen adibide batzuk:
- Zelan babestu hackerrengandik kontua eta argazkiak
- Koloreak doitu erabilgarriago izateko
- Etxeko ordenagailua kide eta erabiltzaile ezberdinen artean partekatzeko modua
- Garrantzizkoak diren dokumentuak segurtasunez eta gailu guztietan eramateko modua
- Posta elektroniko garrantzitsuenak lehenak ikustea
- Eguraldi eta trafikoaren jakinarazpen eguneratuak jaso behar duzunean
- Zure gogoko musika leku bakar batean gorde eta partekatuta izatea
- Ez galdu egitekoen zerrenda
- Telefono deia egin gailuaren teklak ukitu gabe
- Dokumentuak itzuli beste hizkuntzetara hau editatzen duzun bitartean
- ….
Beraz, badakizu, ez dago aitxakirik Googlek eskaintzen dizkigun zerbitzuak erabiltzen eta ahalik eta etekinik handiena lortzen ez saiatzeko. Aurrera!