Google erraldoiak iragarri duenaren arabera, datorren uztailaren 1etik aurrera Google Reader, RSS jarioak kudeatzeko aplikazioak, ez du zerbitzua eskainiko. Hau eta beste zortzi zerbitzu eten egingo ditu, beraien esanetan “garbiketa sakona” egiteko eta Google +-en lanean jarraitzeko, plataforma honen eskaintza hobetzeko asmotan.
Eta orain … zer egin dezakegu erabiltzaileek?
Laburki azalduko dizuegu hemen.
Lehenengo eta behin orain Google Reader-en dauzkagun datuak gorde. Nola egin daiteke? Google Takeout -en bidez zerbitzu honetan izandako datu guztien kopia jaso dezakegu. XML fitxategi batetan jasoko genuke informazioa, eta hau JSON formatuko fitxategietan deskargatzeko aukera izango dugu: jarratzaitzen ditugun eta gure jarraitzaileen zerrendak, nabarmendutako elementuena, atsegin izan ditugunak edo partekatu izan ditugunak, egindako iruzkinak eta sortutako oharrak…
Eta aurrera begira … zein beste tresna erabil genezake Google Reader ordezkatzeko? Hemen aukera batzuk:
- Feedly
Zerbitzurik osoena eta erabilgarriena eta suguruenik Google-en bezero asko erakarriko dituena.
Ematen du gainera Google Reader-en APIaren klona prestatzen ari direla hau zuzenean ordezkatua izan daiten.
Firefox eta Chrome nabigatzaileentzako luzapena dauka eta baita bai Android eta bai iOS sistemetarako aplikazioak.
- Newsblur
Honen berritasuna irakurketa-ereduak ezartzen dituela da eta filtroak ere ezarri daitezke. Hau oso baliogarria izan daiteke interesatzen zaizkigun edukiak jasotzen ditugula bermatzeko eta nabarmentzeko.
Android eta iOS-erako aplikazioak eskaintzen ditu baita ere.
Baina kontutan hartzeko beste berezitasun bat ere badauka: doako bertsioa eta ordaintzekoa ditu. Doakoan ezarpenak mugatuta daude, harpidetzen kopuruen aldetik, adibidez; eta ordaintzekoa egia esan, ez da garestia.
- Flipboard
Kontutan izateko aukera. Guk asko atsegin dugu. Gaur egun arrakastatsua izaten ari da, tabletetarako aplikazioek ere aukera ugari eskaintzen dutelako: bai iOS eta bai Android-erako aplikazioak eskaintzen ditu. - Fever
RSS jarioa irakurtzeko ohiko plataforma bat da. Bere bitxikeria: tenperatura kodeatzaile bat erabiltzen du edukiak nabarmentzeko sinbolo gisa.
Mahai gaineko beste aplikazio batzuk:
Hauek ordenagailuan zuzenean instalatu egiten diren aplikazioak lirateke. Beraz, ez legoke beste gailu batzuetatik erabiltzeko aukerarik. Gaur egun aukera zaharkitua izan daiteke, baina aukera erabiltzaile bakoitzaren gaitasun eta beharren arabera dago.
- FeedReader : hauen artean ezagunena da. Programa deskargatu eta instalatu beharra dago. Erabiltzeko erraza eta alertak ezartzeko aukera ematen du.
- FriendFeed : Facebook-ek erosi zuen 2009an eta webgune, sare sozial eta beste iturri batzuetako berriak jasotzea ahalbidetzen du.
- FeedDemon
Ordenagailuan zuzenean jasotzeko
Beste aukera bat da eta aurreko kasuan bezala, erabiltzailearen nahi eta beharren arabera erabilgarriak gerta daitezke hauek.
- Netvibes : Ezagunena da.
- Good Noows : Erraza erabiltzeko eta sare sozialekin lotzeko aukerak ematen ditu. Itxura erakusteko aukera ezberdinak aurkezten ditu ere bai.
- The Old Reader
Orain apurka-apurka erabaki beharra izango dugu erabiltzaile askok. Zein izango da zuek erabiliko duzuen programa?