Sare sozialak

Google Plus sarearen itxura berria… Facebook-en antza gehiegi ote dauka?

Egun hauetan Facebook-ek atera behar duen Timeline-aren itxura berriari buruz aritu bagara ere, oraingo honetan Google Plus-en irudi berriaren inguruan komentatuko dugu, justu gaur aurkeztu berri dutelako.

Google +-ek 400 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, baina egia esan Google-eko beste zerbitzu batzuen erabiltzaileak dira askotan eta erabilpen datuak ez dira maila honetara heltzen: hauen %25a gutxienez hilean behin sartzen da plataforman.

Lehenengo aburua: Facebook-eko diseinuaren antza handia du.

  • Buruko irudiaren tamaina orain handiagoa da, 2120 x 1192 pixeletakoa eta 16:9 ko itxura guztiz zabalik dagoenean.
  • Fitxa berri bat dago lekuko azken berriak jasotzeko.
  • Norberaren informazioa argitaratzeko fitxak informazio gehiago eskaintzen du: Hezkuntza, lana, lekuak, estekak…

Aldaketa hauen berri emateko Google Pluseko blogean argitaratutako artikuluan jasotako iruzkinen arabera, jendeak gustokoak izan du itxura berri hau.

Google + itxura berria

 

Hausnarketa bat eginda zalantza batzuk sortzen zaizkigu honen inguruan:
Zergatik dauka Facebook-eko itxura berdintsua?
Izan daiteke honen arrazoia izatea erabiltzaileari zerbait ezaguna eskaintzea, nabigazioa eta esperientzia atsegina izateko eta horrela erabilpena sustatzeko?

Zergatik Google +-eko erabilpena eta erabiltzaileen elkareragitea ez da, adibidez, Facebook eta Twitterren antzekoa?

Agian Google Plus beste plataforma hauetatik ezberdindu behar dugu eta zerbitzu sozial oso bat bezala ulertu, bere barnean dituen beste hamaika aplikazio eta erabilpenekin?

Zer uste duzue? Zertarako erabiltzen duzue Google +?

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu