Euskal egitasmoak

Gobernu irekietarako teknologiak EuskaraBilduako 7.edizioan!

euskarabildualogoa

Euskarabilduaren 7. edizioa Donostiako San Telmo Museoan izango da, urriaren 25ean, bertan gardentasuna, parte-hartzea eta berrikuntza izango dira gai nagusiak.

 

Gardentasuna, parte-hartzea etalankidetza dira Gobernu Ireki baten oinarria, eta bide horretan, teknologiak -nahikoak ez diren arren- ezinbesteko tresnak dira. Erakunde publikoen, herritarren eta eragileon ardura da erakundeak irekitzeko tresna berritzaileak garatzea, bestelako gobernantza ereduak sortzeko. Egun, inoiz baino informazio gehiago zabaltzen dute erakunde publikoek gardentasun atarietan, eta bestelako politiken bitartez. Baina nahikoa al dira gardentasun ariketa hauek “gobernu irekia” izateko? Zein da gobernantza eredu berria batean herritarron erantzukizuna?

Demokrazia sakon bat garatu ahal izateko, aipatu hiru eremu ahalik eta gehien garatu behar dira, baina tresna berrien esperimentazioa bilatu behar da, batez ere herritarren ahalduntzerako. Inoiz baino informazio gehiago egon arren, inoiz baina lotura gutxiago dagoelako erakunde publikoekin. Erakunde publikoen, herritarren eta eragileon ardura da lankidetza bidez erakundeak irekitzeko tresnak berritzaileak garatzea, gobernantza eredu berriak garatu ahal izateko.

gobernu-irekia

Euskarabilduako 7.edizio honetan jorratuko diren gaiak honakoak izango dira:

  • Gobernu Irekietarako teknologia, zergaitik eta zertarako?  Xalba Ramirez (Iametza)
  • Burujabetza teknologikoa: Zergatik den garrantzitsua burujabetza teknologikoa gobernu irekietarako eta nola laguntzen duen software libreak horretan (Bideokonferentzia)  Xabier Barandiaran (EHU)
  • Administrazio publikoaren mugak eta IKTen garrantzia zurruntasunak apurtzeko  Eñaut Gracia (Errenteriako Udala)
  • Herritarren parte-hartzea: LAAAB, La experiencia del Laboratorio para la Innovación Democrática  Raúl Oliván (Aragoiko Gobernua)
  • Datu irekiak ikustarazten Javier Bikandi (Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria): Gardentasuna eta Open Data Euskal Administrazio orokorrean
  • Miren Gutierrez (Deusto Unibertsitateko irakaslea): Big data para ciudadanía: Casos de uso de datos para el cambio social
  • Ibai Zabaleta (Hirikilabs Laborategien koordinatzailea) Hirikilabs-en esperientzia
  • Hizkuntza eskubideak  Marko Txopitea (Didaktiker)
  • Pribatutasuna: Datuak Babesteko Europar Erregelamenduko gakoak Ion Turrillas (Biantik)

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu