Berrikuntza teknologikoak

Gmail kontua beteta daukazu? Lekua egiteko zenbait ideia

postontzia

Gmail, Googleko posta leketroniko zerbitzuak, doako 15 GB eskaintzen ditu. Harrigarria badirudi ere, edukiera hori betetzea ez da hain zaila eta hori gertatzen denean bi aukera ditugu: lekua egin edo ordaindu eta edukiera handiagoa kontratatu.

Lekua egiteko zenbait ideia proposatuko dizkizugu. Ordaintzeko aukera hor dago, baina bitartean, doan eskaintzen digun edukierari etekinik handiena ateratzen saiatuko gara.

Gmail

Google zerbitzuak eskaintzen duen doako edukiera

Googlek eskaintzen dituen 15 GB horiek zertan erabili dituzun galdetzen badiozu zure buruari eta harrituta bazaude, kontutan izan edukiera horretan Gmail, Google Drive eta Google Photosen gordetako guztiak kontutan hartzen direla. Beraz, ez da hain harritzekoa gaur egun edukiera horretara heldu izana.

Ordaintzeko aukeran pentsatzen bazaude, hauek dira tarifak:

  • 100 GB: 1,99$/hilean
  • 1 terabyte (1000 gigabyte): 9,99$/hilean
  • 10 terabyte: 99,99$/hilean
  • 20 terabyte: 199,99$/hilean
  • 30 terabyte: 299,99$/hilean

Gmaileko kontuan lekua egiteko ideiak

1. Zakarrontzia hustu

Lelokeria dirudi, baina zakarrontzira botatzen ditugun mezuak lekua betetzen dute. Egun, 30 egunez daudenean zakarrontzian sistemak automatikoki ezabatu egingo ditu, baina lekuaren beharra baduzu, postontziaren atal honetan sartu eta mezuak eskuz ezabatu daitezke.

2. Spam karpeta hustu

Honetan ere ehundaka mezu egongo dira. Noizean behin begirada bat bota eta hustea komeni da.

Bide batez, gogoko ez direla gisa etiketatuta daudenak berrikustea gomendagarria da. Batzuetan atal honetan sailkatzen du mezuren bat eta gure kudeaketa beharrezkoa da sailkapen hau egokia izateko.

3. POP bidezko deskarga

Gmaileko mezuak gorde nahi izanez gero, deskargatu eta ordenagailuaren disko gogorrean gorde daitezke bilduta eta posta elektronikotik ezabatu. Horrela, lekua egingo genuke.

Hau burutzeko Gmaileko ezarpenetara jo eta “Birbidaltzeak eta POP/IMAP” atalean eta POP zerbitzua gaitu, posta elektroniko guztientzat edo soilik une horretatik aurrera jasoko direnentzako. Guztientzako egitea aukeratuz gero, noski, leku gehiago lortuko dugu.

Deskargatzen direnean zer gertatu beharko den ezarpen hauetan ere doitu genezake. Kasu honetan interesatzen zaigun aukera “Mezuak POP bidez irekitzerakoan” galderan “ezabatu Gmail zerbitzuko kopia” da.

Ondoren, ordenagailuko posta elektronikorako bezero programan ezarpenak doitu beharko dira (Microsoft Outlook, Windows Live Mail, Thunderbird, Apple Mail…).

Normalean, eremuetan honako hauek bete beharko lirateke:

Servidor de correo entrante POP3: pop.gmail.com
Utilizar SSL: Sí
Puerto: 995

Servidor de correo saliente (SMTP) – requiere TLS o SSL: smtp.gmail.com
Utilizar autenticación: Sí
Puerto para TLS/STARTTLS: 587
Puerto para SSL: 465

Nombre de usuario:kontu elektronikoaren helbide osoa (@gmail.com barne).
Contraseña: zure posta elektronikoko kontuaren pasahitza.

4. Gmaileko posta elektronikoak tamainaren arabera zerrendatu eta handienak ezabatu.

Posta elektronikoko kontuan milaka mezu izatea izaten da arruntena eta guztiak ezabatu nahi ez baditugu, tamainaren arabera ordenatzea eta pisu gehien betetzen dutenak ezabatzea formula bat izan daiteke.

Gmail

5. Leku gehien betetzen duten mezuak aukeratu

Postontzian mezuen tamaina zehatzen araberako bilaketa egin daiteke eta horrela hauek berrikusi eta ezabatu beharrezkoak ez direnak.

Bilatzeko eremuan formula hau erabili behar da: size: idatzi eta tamaina. Adibidez: size:10m

m-ren bidez mega adierazten diogu eta kasu honetan 10 MB edo pisu handiagoko mezuak erakustea eskatu diogu.

Ondoren, agertzen zaigun zerrendan banaka aukeratu eta ezabatu edo guztiak ezabatzeko aukera izango dugu.

Larger edo smaller terminuak idatzita ere antzekoa egin genezake, kasu honetan pisu baten baino handiago edo txikiagoak direnak aurkitzeko.

Adibidez: larger:10m. 10.000.000 bytes edo gehiagoko pisua duten mezuak bilatzeko.

6. Formatuaren arabera bilatu

Postontziko bilatzailean formatu ezberdinen luzapenak jarriz gero, luzapen horretako mezuak dituzten zerrenda agertuko zaigu.

Horrela, pisu gehien izaten duten fitxategi moten luzapenak jartzen baditugu eta berrikusi eta ezabatzen baditugu, edukiera lortzeko aukera handiak izango ditugu. Fitxategi pisutsuenak Power Point (ppt luzapena), bideoak (AVI, MP4, MPG…) edo eta konprimitutako fitxategienak izaten dira (zip, rar, 7z).

postahustu

7. Jakinarapen eta harpidetzak ezabatu

Hauek orokorrean ez dute leku handirik betetzen, baina jakinarazpen mezu kopuru handia jasotzen badugu, guztiak batuta, azkenean pisu handia beteko dute.

Aplikazio askok jakinarazpen automatikoak bidaltzen dizkigute posta elektronikoz, helbide zehatz eta jakin batetatik; horren arabera bilatuta jakin genezake zein den mezuen kopurua eta aplikazioaren ezarpenak doitu gehiagotan ez jasotzeko.

Zeintzuk izaten dira? Jarraitzaile berri bat daukagunean Twitterren, adibidez; edo Facebooken norbaitek gure sarrera bati iruzkina egiten dionean.

8. Posta elektroniko zaharrak ezabatu eta beste zehatz batzuk

Daten arabera bilaketak egin ditzakegu, formula hauek erabiliz:

  • after:uuuu/hh/ee (urtea/hilabetea/eguna)
  • before:uuuu/hh/ee
  • older:uuuu/hh/ee
  • newer:uuuu/hh/ee

Bi epe zehatzen artean bilatzeko balio du honek.
Adibidez, after:2014/12/31 before:2015/01/31: 2014ko abenduaren 31 eta 2015eko urtarrilaren 31aren artean jasotako posta elektronikoak bilatuko ditu.

  • older_than:uuuu/hh/ee
  • newer_than:uuuu/hh/ee

Kasu honetan eguneko data hartzen da erreferentzi gisa eta hortik abiatuta zaharragoak edo berriagoak direnen artekoak bilatuko ditu.
Adibidez: newer_than:10d. Azken 10 egunetan jasotakoak bilatuko ditu.

Bi formulen arteko nahasketak egin daitezke. Adibidez:

Size:10m older_than:1y: urte bat baino gehiago eta 10 MBekoak baina pisutsuagoak diren mezuak bilatuko ditu.

mugikorra eskutan

Beste zenbait formula

Badaude oraindik beste formula ugari:

  • From:postaelektronikoa@domeinua.eus: erabiltzaile jakin baten mezuak bilatzeko.
  • to:postaelektronikoa@domeinua.eus: alderantzizkoa, guk helbide elektroniko jakin batetara bidalitako mezuak bilatzeko.
  • subject:asunto: gaiaren araberako bilaketa egiteko.
  • or: baldintza ezberdinak ezartzeko. Adibidez, from:Unai or from:Miren: bai Unai eta bai Mirenek bidalitako posta elektronikoak eskainiko ditu.
  • :mezuak bilatzerakoan jakin batzuk kentzeko. Adibidez: posta -unai, posta hitza daukaten mezuak bilatuko ditu baina horretatik unai hitza ez daukatenak.
  • label: etiketa jakin baten araberako bilaketa egiteko.
  • has:attachment:erantsitako fitxategiak dituzten posta elektronikoak bilatuko ditu.
    Adibidez: from:Unai has:attachment. Unairen mezuak direnak bilatuko ditu, baina horien artean soilik erantsitako fitxategiak dituztenak.
  • list: Zerrendatan sartuta dauden mezuak bilatzeko.
  • is:chat: txat bidez bidalitako mezuak bilatzeko.
  • circle:Google +eko zirkuluren batean dagoen erabiltzaileen mezuak bilatzeko.
    Adibidez: circle:lagunak. Kasu honetan Google+eko “Lagunak” zirkuluetan ditugun erabiltzaileen mezuak bilatuko ditu.
  • has:circle: Google +eko zirkuluetako lagunek bidalitako mezuak bilatzeko.
    Adibidez: has:circle: zure Google+eko edozein zirkulutan dagoen edozein erabiltzailearen mezuak bilatzeko.

 

Beraz, ikus dezakezunez, aparteko edukieragatik ordaindu baino lehen badaude oraindik Gmaileko postontzia doitzeko hainbat aukera.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu