Euskara ingurune digitalean

“Gizon ikusezina”, Magalon eta Zaldua solasean eta Canoren “Azken aurreko manifestua”

Booktegi plataforma digitala zenbait nobedade interesgarrirekin dator berriro ere. Batetik, H. G. Wells-en Gizon ikusezina argitaratu du; genero fantastikoaren obra mitikoa Arantxa Sarriegik ekarri du euskarara.

Bestetik, Booktegik Azkue Fundazioak babestutako ElkarrizKatea saio literarioaren zazpigarren atala plazaratu du. “Oraingo honetan, Ana Malgonek Iban Zaldua elkarrizketatu du”.

Azkenik, azaroaren 30ean, Booktegik ekitaldi berezi bat ondu du Donostiako San Jeronimoko sotoan, 19:30etik aurrera: Harkaitz Canok Azken aurreko manifestua aurkeztuko du. Canorekin batera zenbait gonbidatu ere izango dira: “Iraia Eliasek manifestua irakurriko digu; Hatxek musika joko du emanaldian zehar; eta Anjel Lertxundik Harkaitzi galderak egingo dizkio Harkaitzi”.

hg

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu