Bariku on!
Astero bezala azken egun hauetan jaso ditugun bisiten berri emateko aukera ez dugu galdu nahi, honetan Donostiatik Herri Ametsa Ikastola bertaratu zaigu.
Haiekin Euskararen ingurukoak komentatzen ibili gara, bereziki Euskarak dituen gaur egungo erronkak eztabaidatuz. Donostian Bilbon baino Euskara gehiago entzuten dela aipatu bai, baina bi hirietan Euskararen alde aukera egiten duten gazte talde gehiago behar ditugula nabarmentzekoa da ere!
Bitxikeri mordoa ikasi, Komiki Digitalaren Lehiaketan parte hartu eta goiz ederra pasa izan dugu elkarrekin Euskararen Etxean.
Aste Santuan zehar Euskararen Etxea zabalik egongo da, Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) bisitatzeko aukerarekin, doako bisita gidatuekin gainera, aprobetxatu!

Herri Ametsa Ikastola