Getxoko Julio Caro Baroja Institutuko DBH Lehenengo mailako ikasleak abenduan eta urtarrilean etorri ziren Euskararen Interpretazio Zentrora.
Guztiek ez zuten bisita bera egin, izan ere lau taldeetatik bakarra zen D eredukoa eta beraz, hauekin baino ezin izan genuen Komiki Digitalen Tailerra egin .
Erakusketan, euskarari buruzko bitxikeria eta ezaugarri desberdinak azaldu genien, beti ere euskararen erabilera sustatzeko berau sakonago ezagutuz; sarrerako bideoan Joanak esaten digun bezala “dugun altxorrik preziatuena mantentzeko, hurrengo 6000 urteetan iraunarazteko”.
Beherago haien argazkiak dituzue: