Pasa den Irailaren 24ean eta 30ean Getxoko Aixerrota Institutuko DBH 3. Mailako ikasleak Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutzera etorri ziren.
Lehenengo egunean 50 bat lagun etorri zirenez, taldea bitan banatu eta gure bisitak dituen jarduera biak aldi berean egin ahal izan genituen, 10:00etatik 12:00ak arte. Bigarren egunean, aldiz, gehiago etorri ziren eta 3 txandatan egin genuen bisita.
Lehenengo erakusketa ikusi zutenek geroago Komiki Digitalen Tailerra egin zuten eta tailerra lehenengo egin zutenek, erakusketa ikusten amaitu zuten.
Beraien argazkiak beherago ikus daitezke: