Euskara ingurune digitalean

Geografia eta Wordle batzen dituen jokoa euskaratu du Talaios Kooperatibak

Geografia eta Wordle jokoa nahasten ditu WorLdlEH jokoak, eta Sustatu.eus-en irakurri dugunez, Wordle euskaratu zuen erakunde berak, hau da, Talaios Kooperatibak abiatu du.

Jatorrizko bertsioa Frantziako garatzaile batek sortu du munduko estatuekin. “eta orain horren euskal bertsioa dugu, ez estatu-mugekin jolasteko, baizik eta Euskal Herriko udalerrien siluetekin: WorldLEH. Egunean herri bat asmatzea, hori da koxka”.

Sustaturen arabera, “Wordleren antzeko mekanika du, baina silueta bat erakutsiko du jokoak. Zein herriren itzala den asmatu beharko dugu eta beraz, hitza asmatu beharrean herria asmatu beharko dugu. Itzala udalerriaren muga geografikoak dira, kasu batzuetan “uharteak” badaude, hori da esklabe edo barrendegiak ohikoak direlako udal geografiarekin. Izen bat proposatuta, ze distantziatara ere geratu zaren esaten dizu tresnak, pista gehigarri gisa; eta gezi batekin bilatzen ari garen herria zein norabidetan dagoen ere adieraziko dizu erantzunak. Zazpi saiakera daude. Saiakera bakoitzaren ondoren, Euskal Herriko herriak ezagutzen baditugu behintzat, zein herri den asmatzea errazagoa suertatuko zaigu”.

Informazio gehiago, Sustatu.eus-en.

worldleh

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu