Euskara ingurune digitalean

Gaztezulo X. Bideo Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

“Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen!”, dei horren bidez abiatu du Gaztezulok bere hamargarren bideo lehiaketa. Bideoak aurkezteko epea maiatzaren 24an amaituko da, eguerdian. Lan guztiak baloratu eta gero, ekainean, Bilbon kokatutako Euskararen Etxean, sari banaketa egingo da. Azkue Fundazioa lehiaketaren babesleetako bat da. Irabazleak 1.200 euro jasoko ditu.

Ekimenean parte hartzeko, lehenengo eta behin formularioa bete beharko da, hemen. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) helaraziko dira, ondoko helbidera: web@gaztezulo.eus. Ikusleen botoak eta iruzkinak ekainaren 4a arte jaso ahal izango dira, gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak Gaztezuloren YouTubeko kanalera igo eta gaztezulo.eus webgunean argitaratuko dira. “Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago!”.

2019ko edizioan, Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreek eta Maider Oleaga zinema zuzendariak osatuko dute.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu