Euskal egitasmoak

Gaztezulo Bideo Lehiaketaren sari banaketa zuzenean egingo da Twitch bidez

Azkue Fundazioak babestutako XIII. Gaztezulo Bideo Lehiaketaren sari banaketa twitch bidez egingo da, zuzenean, ekainaren 29an, 20:00etatik aurrera. “Lehiaketako irabazleak zeintzuk diren ezagutzera emango dugu. Luxuzko aurkezle eta gidaria izango dugu, gainera: Jokin Pedreño (Gasteiz, 1996) euskal sortzailea”, jakinarazi du Gaztezulok.

Guztira, 17 lan aurkeztu dira, eta sari banaketaren ekitaldian hiru sari banatuko dituzte, Azkue Fundazioaren eta DanoBatGroupen babesletzari esker: 1.200 eurokoa (lehena), 300 eurokoa (bigarrena) eta GAZTEZULO produktu eta opari sorta (publikoaren saria).  Lehiatutako bideoak hemen ikus ditzakezue.

“Ekitaldian irabazleekin zuzenean konektatuko dugu, epaimahaikideen hitzak jasoko ditugu eta aurkeztu dituzten lanen irudiak ikusteko aukera izango duzu. Saioaren aurkezle eta gidaria Jokin Pedreño (Gasteiz, 1996)  irakasle eta euskal sortzailea izango da. Sareetan KafearenSemea ezizenez ezaguna dena, bereziki TwitterrenTikToken eta Twitchen”.

gaztezulo

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu