Euskal egitasmoak Euskararen Etxea

Gazteei smartphonen erabilera egokia eta sexting kasuak zelan ekiditu irakasten diegu Euskararen Etxean

Komiki Digitalen logoa

Urtero, Euskararen Etxea bisitatzera ehunka ikastetxe etortzen dira, eta bertatik asko eta asko dira pasatzen diren ikasleak. Hori dela eta, Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatu ondoren lantegi bat beraiekin burutzea bururatu zitzaigun, euskaraz noski,eta beti teknologia eta beraien interesekoak diren gaiak landuz. Lantegi hori komiki digitalen lantegi bat da, gai ezberdinak landuz komiki bat osotzen dutelarik.  2012an hasi ginen komiki digitalen tailerrekin eta hiru edizio burutu ditugu dagoeneko. Parte-hartzaileak motibatzeko ideiarekin urtero sari batzuk ematen dizkiegu gai eta kategoria bakoitzeko komiki onenei.  Hauek dira aurreko edizioko saridunak, irailaren 19an Euskararen Etxean ospatu zen sari banaketa ekitaldian.

Komiki Digitalen lehiaketaren laugarren edizioa martxan jarri dugu ikasturte honetan.  Aurreko hiru edizioak oso arrakastatsuak izan direlako, 4.000 komiki inguru sortu ditugu dagoeneko. Hasiera batean 3 gai zeuden komikia lantzeko, eta ondoren gai berri bi sortu genituen, oso garrantzitsua iruditzen zaigulako gazteek gai hauen inguruan informazio guztia izan dezaten: smartphonen erabilera egokia ikasten eta sexting kasuak ekiditzen ikasteko tailerrak, hain zuzen ere. Beste hiru gaietan hauxe lantzen dugu: euskararen presentzia sarean, pribatutasuna zelan kudeatu sare sozialetan eta Creative Commons lizentzien ezagutza. Beraz guztira 5 gai daude eta mailaren arabera gai bat edo bestea lantzen dute. Guraso eta irakasleei ere gai hauek arduratzen zaizkiela badakigu beraz oso harrera onarekin hartzen dute gazteek tailer hauek egitea Euskararen Etxean.

Komiki Digital baten adibidea

Komiki Digital baten adibidea

Bi gai berrien edukiak zelan lantzen ditugun azalduko dugu.

Smartphonen erabilera egokia ikasten

Gaur egun adingabeek 11 urterekin bere lehen mugikorra izaten dute eta lehen smartphonea 13 urte inguruan. Nerabeek haien smartphoneak erabiltzen dituzte deitzeko, SMS-ak bidaltzeko, dei galduak egiteko, argazkiak ateratzeko, musika entzuteko…  Smartphoneek eskaintzen dituzten zerbitzu aurreratuak etengabe erabiltzen dira: sare-sozialak, jokoak edo bat-bateko mezuak. Gurasoek askotan ez dakite seme-alabek smartphoneak nola erabiltzen dituzten, eta zenbaitetan zerbitzu batzuei ematen dieten erabilera gutxiesten saiatzen dira.

Smartphonea beharrezkoa bilakatu da, baina zure smartphonea erabiltzen dugunean kontuan eduki behar dugu txarto erabilita arriskuak ugariak direla, arrisku hauek izan ditzaketela irakasten diegu gazteei:

-Zure adinerako desegokiak diren edukietara sartzeko aukera dago. Ezezagunekin harremanetan jartzea, intentzio txarrak izan ditzaketenak edo zure adina dutela esan dezaketenak. Pribatutasuna galtzea. Beste pertsona batzuek dena jakingo dute zure jarduerei. Ohiturei eta ordutegiei buruz, eta informazio hori era desegokian erabili dezakete. Pribatutasuna arriskuan jartzea. Beste norbaitek baimenik gabe zure argazkiak edo bideoak bidali ditzake eta horien gaineko eskubidea galduko zenuke. Gainera, etorkizunean ezingo zenituzke ezabatu. Smartphonearen mendekotasuna. Estutasuna edo ziurtasun-gabezia sentitzen duzunean smartphonea eskuragarri ez duzunean. Nahi ez den publizitatea edo spam jasotzea. Kalte ekonomiko bat edo iruzur bat jasatea, deskarga batengatik diru kopuru altuago bat ordainduz, edo promozio batean parte hartzeagatik. Zure datu pertsonalen igorpen masiboa. Promozio batzuetan parte hartzen duzunean, zenbaitetan, zure datu pertsonalak beste enpresei ematen dizkiozu.

Sexting kasuak ekiditzen

Ziurrenik sexting hitzak ez dizue ezer adierazten, baina gazteen artean gero eta gehiago ematen ari den fenomenoa da.  Sextinga eduki oso pribatuak bidaltzeari deritzo. Igorleak berak jarrera sexual batean eratzen dituen soinu-grabaketak, argazkiak edo bideoak izan daitezke, biluzik edo erdi-biluzik, eta gehienetan sexu- edo maitasun-bikotekideari edo beste lagun batzuei bidaltzen dizkie, joko moduan ere bai. Sextinga eratzeko eta igortzeko arrazoi nagusiak ondorengoak dira: maitasun-harremana, ligatzea, nor bere burua nabarmendu nahi izatea, oldarkortasuna, lagunen presioa,mendekua, larderia eta xantaia. Sextingak arrisku handian jartzen du egilea, hauek izan daitezkelarik ohikoenak:

Telefono mugikor bateko irudi bat seguru dagoela pentsa daiteke, baina errealitatean modu ugari daude irudi hori gailutik ateratzeko. Mugikorra galtzea, lapurreta bat, akats bat, broma bat … edo jabearen borondate bera.

– Hartzailearen diskrezioaz — edo betiko maitasuna aitortu duen pertsonaz— erabat fidatzea beharrezkoa da. Sarean argitaratzen duzuna edo zure mugikorretik ateratzen dena berreskuraezina bihurtzen da, zure kontrolpetik ihes egiten du eta edonorengana heldu daiteke edozein momentutan. Orain erakutsi nahi duzuna, beharbada bihar ez zaizu gustatuko. Gaur bidaltzen diozunari, beharbada bihar ez da zure laguna izango. Gainera gero eta webgune gehiago daude irudi horiek bildu eta igortzen dituztenak: zure irudi pribatuak horietako batean amaitu dezakete, pederastek, akosatzaileek eta xantaiagileek ikusteko arriskuarekin.

– Teknologia berriek bide ematen dute eduki horien igorpen masiboari, erabateko kontrolik gabekoa. Ondorioz, oso erraza da izaera pribatu batekin sortu ziren irudiak konprometituak bihurtzea eremu publikoarenak izatera igarotzen direnean.

– Haur pornografiaren sormena, jabetza eta igorpena delitua da. Haur pornografia 18 urte bete ez dituen pertsona batek sortutako eduki sexuala deritzo. Horrelako irudiak heltzen bazaizkizu, berehala ezabatu itzazu.

Aurten ere bisita ugari espero ditugu, ikastetxe batetik etorri nahi baduzu hemen egin dezakezu erreserba, gogoratu bisita eta tailerra doakoak direla!

Euskararen Etxean itxaroten zaituztegu!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

Iruzkina idatzi nahi baduzu