Euskara ingurune digitalean

Gazteak “Beita”web telesaila estreinatuko du

Gazteak Beita web telesaila estreinatuko du ekainaren 25ean. Gazte batek jasotako sexu-eraso baten inguruan ardaztuko da telesaila. Guztira, zortzi atal izango dira. Telesaila Xup! Konpainiak diseinatu du, eta antzezlean homonimoan oinarritzen da. Gaztearen Youtube kanalaren bidez ikusi ahalko da: lehen lau atalak ekainaren 25ean eta beste laurak uztailaren 2an.

“Lagun arteko festa batean izandako sexu eraso baten ostean, inguruko norbait seinalatu eta erasoa salatu beharko dute istorioko protagonistek. Erasotuaren lagun minaren bikotekidea dago jomugan, gainontzeko lagunak itzalean dauden bitartean. Baina itzalek beti ezkutatzen dute zerbait”.

Informazio gehiago, hemen.

xup

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu