Euskararen Etxea

Gazte zein heldu, Euskararen Etxera hurbildu!

Denon Eskola - Basauri

Astearekin ari gara bukatzen eta hona hemen berriro ere aste honetan egin dugunaren laburpentxo bat. Ekitaldi zein egitasmo ugari alde batera utzita, jaso ditugun bisitariei buruz ibiliko gara betikolez.

Atzerritik etorri zaizkigu hainbat bisitari, Ingalaterra zein Austriatik. Turistentzako Bilboko informazio bulegoan informazioa jasota, San Inaziora hurbiltzeko grina sortzen zaie eta gu nola ez, oso pozik!

Bestalde, hainbat taldek hitzordua eskatu eta bisita zein Komiki Digitalaren Lehiaketan parte hartzeko aukera ez dute galdu nahi izan. Horrela, aste hasieran Basauriko “Denon Eskola” hurbildu zaigu formakuntza zein Euskararen irakaskuntzan aberasgarria izan zaielako Euskarari buruzko hainbat gauza ikastea. Gainera, gaur aurreko astean bezala IPI Ikasbideko bi talde hurbildu zaizkigu Duranatik, Araba.

Oso ondo pasa dute bisitatu gaituzten taldeek, asko ikasi duten bitartean. Hori eta mila gauza gehiagorengatik…

Mila esker Euskararen Etxea posible egiten laguntzeagatik!

Denon Eskola - Basauri

Denon Eskola – Basauri

IPI Ikasbide

IPI Ikasbide

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu