Euskararen Etxea

Gauza bera esateko modu asko

Izengabea

Egun, bost euskalki nagusi daude: mendebaldekoa (bizkaiera), erdialdekoa (gipuzkera), nafarra, nafar-lapurtarra eta zuberotarra. Horretaz gain, badaude azpieuskalki eta hizkera ezberdinak. Mendebaldeko “arrakadak” “belarritxakoak” dira Eibarren. “Zirgiloak” Arratian, eta “txirtxilluek” Zaldibarren. Zenbat modu ezberdin dauden gauza bera esateko!

Ezagutzen dituzu “tximeleta” edo “pinpilinpauxa” hitzak dituen aldaerak? Ondarrun “kalapitxixe” esaten zaio. Legazpin “pitxoleta”, Ataunen “Mitxirrita”, Burundan “atxitamustaia”, Mungian “sorgimitxie”, Beasainen “txiperrete” Markinan “txalupitxi”, Oñatin “pitxilipeta”, Getarian “pinpirina” eta Zuberoako zenbait herritan “zintzitoila”.

tximeleta

Interesgarria, baietz? Horrelako gehiago ikasi nahi badituzu etorri Euskararen Etxea bisitatzera!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu