Kaixo! Astero bezala hemen doa azken egun hauetan zehar bisitatu gaituzten taldeei buruzko informazio laburra. Honetan, hasteko EHUtik bertaratu zaigu asteartean bisita gidatua egiteko Esperientzia Gela, Euskara ikasten ari den helduen talde batekin.
Euskalzale amorratuak dira eta esperientzia izugarria bizi izan dute! Mordoa ikasi eta bisita egiten ari ziren bitartean Sevillako tipo bat haiekin aldi berean bisita egitera ausartu denez, bizipenak trukatu eta geroxeago guztiak zerbait hartzera joaten dira eta guzti!
Bukatzeko, ostegunean Sarrikon daukagun Vitalitas egoitza izan dugu egokitutako bisita gidatu bat egiten. Tarte polita pasa eta txikitatik zekiten Euskara pixka praktikatzeko aukera izan dute!
Oraindik ez duzuela Euskararen Etxea ezagutzen? Udan larunbat guztietan zabalik!!

Residencia Vitalitas Sarriko

Esperientzia gela EHU