Blogintza Euskara ingurune digitalean

Gaur blog berria estreinatzen dugu!

Gaur blog berria estreinatzen dugu. Itxura aldatu diogu gure Azkue Fundazioaren blogari eta aldaketa hauei esker baliabide berriak eskaini ahal izango ditugu.

Bide batez, gure bloga .eus domeinupean dago jada guztiz eraginkor. Beraz, .org domeinutik .eus era aldaketa automatikoa ematen da.

 

 

Blog berri honen itxura aldaketa WordPress plataformako gai berri batean oinarritu eta doitzerakoan gauzatu da.

Honen ezaugarririk nabarmenena “responsive design” delakoa izatea da, gailu ezberdinetan bloga ondo ikusi ahal izatea bermatzen duena. Honi esker, bai tablet edo sakelako telefonoaren bidez eta bai ordenagailuetatik arazorik gabe eta bakoitzaren beharretara moldatua edukia erosotasunez irakurri ahal izango da.

Baliabide aldetik askoz aukera gehiago ematen dizkigu eta nabigazioaren esperientzia aberatsagoa izango da, ikusgarriagoa.

Edukiak modu ezberdinez erakusteko aukera ematen digu eta nabarmendu nahi izango dugun edukiak azpimarratzeko aukera izango dugu. Lantzen ditugun edukiak ezberdinak izaten dira bai gai, bai baliabidez eta eduki motaz baita ere. Eta gai honek eskaintzen dituen baliabideei esker bakoitzari etekin handiagoa atera ahal izango diogu.

Gai edo arlo baten inguruko artikulu gehiago proposatzeko baliabidea izango dugu ere. Horrela, landutako gai baten inguruan beste antzeko sarrerak eskutara izango ditu irakurleak.

Gaur egun hain beharrezkoa den edukiak sare sozial ezberdinetan partekatzeko aukera izango da, noski. Eta eduki bakoitzeko formatuari etekin handiagoa ateratzeko baliabideak ere eskaintzen dizkigu.

Voice - Clean News/Magazine WordPress Theme

Erabiltzaileekiko arretari dagokionez, beste baliabide berri bat ezarri dugu: nahi duenak aukera izango du zuzenean bere posta elektronikoko helbidea emateko eta blogean artikuluren bat argitaratzen denean zuzenean postan jasoko du. Eta honekin lotuta, eduki bereziak eskainiko ditugu ere, postaz jasoko direnak.

Orain lanean tinko jarraitzeko ahalegina egin behar dugu eta eduki askoz interesgarriagoak eskaintzeko gogotsu gabiltza.

Animatu ezkero, hemen aurkituko gaituzue beti, ongi etorriak!

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu