Gurekin parte hartu nahi?

Gogoratu! Gaur #BandenLehia ko finala! Zatoz Bilborockera!

Eguna heldu da! Badago ia dena prest!

Gaur #BandenLehia ko finala ospatuko dugu Bilborock aretoan. Talde finalistak, Iseka, UkanEskean Kristö eta Urgatz taldeak!! 

Zumaia, Arratia, Uribe Kosta eta Bermeotik etorriko zaizkigu taldeak. Arratsaldetik hasiko gara ekitaldiaren azken egin beharrekoekin eta ziur beraiek kontzertuak ondo prestatuta ekarriko dituztela.

 

Hogei lagun oholtza gainean, disko bat ekoiztea eta Bilbao BBKLiven jotzeko ametsarekin. Nork irabaziko du? Lau taldeak irabazle dira, hori esan beharra dago. Euskal musikaren alde lanean, ilusioz eta indarrez.

Hitzordua: 20:00etatik aurrera Bilborocken. Bi aurkezle izango ditugu: Amaia Artetxe eta Oihan Vega esatariak.

20 minutuz arituko da talde bakoitza eta publiko eta epaimahaikideen botoen arabera talde irabazlea aukeratuko dugu. Guztion artean.

Talde bakoitzak telefono zenbaki bat izango du eta horretara deitzen emango zaio botoa. Publikoaren esku erabakiaren %50a dago.

Eta erabakia hartzen dugun bitartean… Vendetta taldearen kontzertua izango dugu! Doan eta sarrera librea.

Animatu zaitezte eta etorri Bilborockera euskal musika sustatzen!!

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu