Euskara ingurune digitalean

Gaitasun digitalen ikastaroa

azkue-ikastaro-teknologikoak-udazkena18_04

Gaitasun digitala izatea edo gaitasun digitaletan heztea beharrezkoa da. Ikastaroa edozeinentzat da, baina bereziki hezkuntzari lotutakoetan. Horretarako, garatu den DIGCOMP markoari dagokionez, honek irakasleei eta ikasleei eskatzen dizkion gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak ematea dauka helburu.

 

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean. Jendea formatzeko asmoarekin jarri da martxan proiektu hau. Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo… edozeinentzat aproposak dira doako ikastaro hauek; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Sormena, inspirazioa eta berrikuntza eskainiko dizkiete ikastaro hauek bertaratutakoei, mundu digitala ulertzearekin batera. Hilabetean behin ikastaro bat egongo da. 12 ordu izango ditu bakoitzak, ostiraletako goiz eta arratsalde, eta larunbat goizetan banatuta.

Hona hemen abenduko ikastaroan jorratuko ditugun gaiak:

• Gaitasun digitalen markoa
• NIA (PLE) bat egin
• Bizi osorako formazioa eta joerak

Datak eta ordutegia:

Abenduak 14, ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:30-19:30] eta 15, larunbata [goizeko 10:00-14:00]

Izena emateko parte hartzaileek inprimaki hau bete behar dute.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu