Berrikuntza teknologikoak Euskara ingurune digitalean

Gaitasun digitalei buruzko ikastaroa, Euskararen Etxean

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean.

Jendea formatzeko asmoarekin jarri da martxan proiektu hau. Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo… Edozeinentzat aproposak dira doako ikastaro hauek; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Sormena, inspirazioa eta berrikuntza eskainiko dizkiete ikastaro hauek bertaratutakoei, mundu digitala ulertzearekin batera.

Hilabetean behin ikastaro bat egongo da. 12 ordu izango ditu bakoitzak, ostiraletako goiz eta arratsalde, eta larunbat goizetan banatuta.

Gaitasun digitala izatea edo gaitasun digitaletan heztea beharrezkoa izango da, ikastaroa edozeinentzat da edozein testuingurutan baita garrantzitsua, baina bereziki hezkuntzari lotutakoetan, horretarako, garatu berri den DIGCOMP markoari dagokionez, honek irakasleei eta ikasleei eskatzen dizkion gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak ematea dauka helburu. Horri loturik, orokorrean edozeinek bere gaitasunen arabera ikasteko ingurunearen definizioa eta lanketarako pausoak ematea ere bada ikastaroaren helburu. NIA (PLE) zer den eta hori eratzeko tresna eta estrategia posibleak ere landuko ditugu ikastaroan. Hauek denak, bizi osorako formazioa eta joeren azterketa baten barnean.

Nori dago zuzenduta ikastaro hau?
Edozeinentzat aproposa da ikastaroa; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Zeinek eskainiko du ikastaroa? 

Talaios Kooperatibako kideek eskainiko dute ikastaroa.

Gaiak:
• Gaitasun digitalen markoa
• NIA (PLE) bat egin
• Bizi osorako formazioa eta joerak

Datak eta ordutegia
Ikastaroa hamabi orduko iraupena izango dute eta hiru saiotan burutuko dugu.
Datak: ekainaren, 22an ostirala [goiz+arratsaldez] eta 23an, larunbata [goizez].
Ordutegia: goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:30etatik 19:30etara.

Izena emateko parte hartzaileek inprimaki hau bete behar dute

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu