Berrikuntza teknologikoak

Haurrak teknologia erabiltzen: kontrolatzeko baliabiderik onenak

Askotan esan dugun bezala, haurrek helduek bezain ondo edo hobeto moldatzen dira teknologiaren erabilpenari dagokionez, bai ordenagailu, tablet, zein sakeleko telefonoekin.
Hala ere, argi dago beste gauza bat baita ere, buruausteak sortzen dituena, gainera: umeak ez daude helduta zenbait edukiei aurre egiteko; bestalde, ez dauzkate helduek ditugun erabilpen aukera berdinak, denbora kudeatzeko gaitasunak, adibidez.

Arlo honetan guraso-kontrola egiteko aplikazioak deritzonak sartzen dira jokoan. Guraso-kontrola funtzioak gailuen erabilpena mugatzen dituzten baliabideak dira. Hauen bidez, haurrak txikitatik baldintza, arau eta muga batzuetan hezituko ditugu eta teknologiaren erabilpen egokia egiten ikasi eta ohituratuko dira. Bestalde, guraso edo euren arduradun diren helduentzat ere lasaitasunerako baliabidea dira: zein erabilpen egiten duten ezagutu, datuak izan eta kudeatzeko tresna dira.

ipad-907577_640

Hemen tresna horietako batzuk aipatuko ditugu.

ESET Parental Control

Aplikazio hau orain deskargatu ezkero, hilabete batzuetan doan erabiltzeko aukera ematen du.

Smartphone eta tabletak guztiz kontrolatzen ditu. Aplikazioak, jokoak eta abar bloketatu daitezke eta egutegia kudeatzea baita ere: gailua zein egun edo/eta ordutan ezin izango den erabili programatu daiteke eta webgune batzuetarako sarbidea ezgaitzea.

Beste aukera batzuk: gailuaren geokokapena ezagutzea, mezuak bidaltzea (gailua ez amatatzea nahi izanez gero, derrigorrez irakurri beharko liratekeenak).

Erabiltzeko bi gailutan deskargatu behar da, kontua sortu eta adierazi zein izango den kudeaketarako gailua (heldurarena, kontrolatzailea) eta zein kontrolatuta izango dena (haurrarena). Gailu ezberdinak kudeatu daitezke aldi berean.

Eset2

FamilyTime

Sistema ezberdinetan erabil daiteke, Android, iOS eta Kindleen. Honek aukera handiak ematen ditu baita ere.

Aurrekoak bezala, aplikazioak blokeatzeko aukera ematen du. Bestalde, eremu geografikoa mugatzea ahalbidetzen du: gailuaren geokokapena erakusten du, baina baita ere eremu zehatz bat markatzea eta, hau gainditzekotan, abisua ematen du. Eta hirugarren baliabide gisa, helduek aukera izango dute haurren kontaktuak kudeatzeko: zerrenda jakin batetatik beste edonoren mezua sartzekotan, helduen gailura abisua helduko litzateke.

Guzti honetaz gain, aplikazioak txostenak sortzen ditu eta badauka ere gailuen erabilpenaren egutegia programatzeko aukera.

FamilyTime

Mobil Fence

Aurreko bien zerbitzu berdinak eskaintzen ditu eta oraindik eta gehiago.

Honen bidez posiblea da ere gailuaren baiabide batzuk ezgaitzea, kamara, esaterako; edo Bluetooth edo WiFia, sarrera edo irteerako deiak, zenbaki batzuk…

Eta hauetaz gain, bullyingari aurre egiteko aukera berezi bat dauka: mezuen edukia kontrolatzen ditu gailuak eta haurrak aurretiaz gordetako terminoren bat daukan mezua jasotzen duenean, aplikazioak, gailu kontrolatzaileari abisua bidaliko dio. Horrela, guraso edo helduek gaia kudeatzeko aukera izango lukete.

Mobilefence

ScreenTime

iOS eta Androiderako dago.

Antzeko funtzionamendua, baina berezitasun moduan: haurrek pantailen aurrean emango duten denboraren kudeaketan era positiboan agertzen du. Horrela, adibidez, ordu jakin batetik aurrera jokoak edo sare sozialak ezgaituko dira gailuan, baina ostera, irakurtzeko aplikazioak ez. Eta aukera ematen du denbora extra eskaintzeko erabilpenean, helduak betetzen duenean haurrek euren lanak edo aginduak bete izan dituztela.

Beste ezaugarriei dagokionez, aurrekoen baliabide berdinak eskaintzen ditu.

ScreenTime

FootPrints

iOSerako eskuragarri, bere oinarria geolokalizazioa da. Baina hau modu oso zehatzean egiten du: kokapena adierazteaz gain, bidea sortzen du baita ere eta denbora errealean erakusten du.

Footprints

Magic Desktop

Hau berezia da, ez delako aplikazio bat soilik: haurrentzako mahaigaina da.

Aurreko funtzio eta baliabide guztietaz gain, umeentzako eduki zehatzak eskaintzen ditu baita ere.

MagicDesktop

Edozein kasutan, guraso-kontrola deritzon hau modu positiboan kudeatu eta irakatsi behar da: umeak ez du bizi behar zigor edo debekua bezala, baizik eta berenganako babesa eta laguntza moduan, hezkuntza eta heldutasun maila eskuratzeko prozesuaren atal bezala.

Eta oso txikitatik hasi behar da horrelako neurriak hartzen. Umeak gero eta txikiagoak direnean hasten dira gaur egun gailu elektronikoen erabiltzen eta, beraz, une horretatik hasi behar dugu baita ere babes mekanismo hauek martxan jartzen.

boy-110762_640

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu