Azaroaren 25ean, atzo, Bilboko Gabriel Aresti BHIko ikasleak etorri ziren Euskararen Etxera; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasleak, hain zuzen. 35 bat gazte ziren eta beraz, bi talde egin genituen. Bi taldeek jarduera berdinak egin zituzten baina ordena desberdinean: batzuk Euskararen Interpretazio Zentroan euskararen ezagueran sakontzen zuten bitartean, besteek Komiki Digitalaren Tailerrean euskara landu zuten, eta ondoren alderantziz.
Gustora aritu ginen eta hona hemen horren froga: