Euskararen Etxea

Gabonetan umeak protagonista Euskararen Etxean

Gabonak2015-destakatua

Iazko Gabonetan umeentzako kultur programazio egitarau berezia osatu genuen, etxeko txikienak ere Euskararen Etxera hurbiltzeko asmotan eta euskarazko kultura kontsumitzen ohitu daitezen.

Esperientzia benetan polita eta aberasgarria izan zen: 9 jarduera ezberdin, mota askotakoak (magoa, lantegiak, dantzaldiak, ipuin-kontalaria, txontxongiloak…) eta 750 lagun baino gehiago hurbildu ziren bederatzi egunetan.

Aurten ildo hori jarraitzea erabaki dugu eta beste bederatzi ekintza proposatzen ditugu, abenduaren 14a eta urtarrilaren 4a bitartean burutuko ditugunak. Eta denetarik izango dugu berriz ere: magia ikuskizunak, haurrentzako bereziki prestatutako erakusketa bat, ipuin-kontalariak, txontxongiloak, pailazoak…

Gabonak2015-kartela-webgunerako

Hau da Gabonetarako ekintza guzti hauen agenda osoa eta jarduera bakoitzaren informazio zehatza:

Ekintza guzti hauek goizeko 11etan izango dira, Asier Kidam magoarena izan ezik (abenduaren 29an), iluntzeko 19:30etan izango dela.

Gogoratu aretoak aforo mugatua daukala eta beraz, ekitaldi bakoitzean 50 lagunentzako tokia izango dela eta heltzen diren hurrenketa errespetatuko dela.

Ondo pasatzeko prest? Animatu eta hurbildu etxeko txikiekin. Primeran pasatuko dute!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu