Euskararen Etxea

Gabonetan Euskararen Etxera hurbildu nahi?

Axular Lizeoa

Eguerdi on! Aste potoloa izan dugu talde mordoa hurbildu zaigulako azken egun hauetan! Izan ere, gabonak gainean ditugu jada eta ikastetxeetatik mugimendua handiagotu egin da ebaluazioak direla eta. Hona hemen asteko bisitariei buruzko datu batzuk:

Horrela, aste hasieran Gipuzkoatik Peñaflorida-Usandizaga hurbildu zaigu, DBH 1. mailako talde batekin eta Ermua BHI ikastetxeko 3. mailako bi talde. Ondoren, Santurtzitik urtero datorren Axular BHI institutuko DBH bigarren mailako lau taldeak bertaratu ziren, eta izen antzekoarekin Hondarribiko Axular Lizeoa.

Axular Lizeoak, komiki digitalean iaz sari batzuk lortu zituenez aurten ere eskuratzen saiatzeko asmoarekin heldu dira! Urte honetan batxilergoko lehenengo mailako bi talde hurbildu dira, aurretik Euskal munduaren inguruko zalantzak eta bitxikeriak azterturik hainbat gauza lantzeko asmoarekin.

Astearekin bukatzeko, Elgoibarreko Institututik ere DBH 1.go mailako bi talde bertaratu dira, geroago auzokoa den San Inazio Institutiko DBH 4. mailako bi taldeekin batera. Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatu, komiki digitalean lehiatu eta interneten euskaraz ditugun edukiak aztertzeko asmoarekin bueltatu dira zentroetara!

Gabonetan zehar bisita gidaturik egin nahi? Euskararen Etxea martxan jarraituko duenez, pozik itxarongo zaituztegu!

 

Bilboko Hizkuntza Eskola

Bilboko Hizkuntza Eskola

Elgoibar BHI

Elgoibar BHI

Bilboko Hizkuntza Eskola

Bilboko Hizkuntza Eskola

Axular Lizeoa

Axular Lizeoa

Talaia BHI

Talaia BHI

Axular BHI

Axular BHI

Axular BHI

Axular BHI

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu