Kaixo! Oporrak bukatzear daude jadanik, baina zelako ekintza zoragarriak prestatu ditugun gabon hauetan ere Euskararen Etxean!
Izan ere, oporrak heltzen diren bakoitzean umeentzako zuzentzen ditugu hainbat ekintza, honetan ere oso arrakastatsuak izan direnak! Pila bat ume eta familia hurbildu zarete, haurrei euskaraz bizi eta modu dibertigarrian ikasteko aukera emanez guztion artean.
Datuek primerako ekintzak izan ditugula agerian uzten dute, zuetako askok egunero errepikatzen saiatu eta guztira 600 pertsona bertaratu zaretelako, horietatik ia 400 ume!!!
Ipuin kontalariak, pailazoak, haurrentzako berbenak eta zakubete irribarrez hornitu gaituzten momentuak izan ditugu, betiere, zuei esker!
Bestalde, ekin robotikari ikastaroa izan dugu berriro gabon hauetan lau egunetan zehar, 15 parte-hartzailerekin! Badaezpada, jarraian usten dizkizuegu hori eta bestetik dauzkagun ekintzak ezagutzeko Euskararen Etxeko agendaren estekak:
Ekin robotikari ikastaroari buruzko informazioa.
Ikusi hemen Euskararen Etxeko Agenda
Urte osoan zehar ekintza kulturalak eta ikastaroak antolatzen ditugula ez ahaztu beraz!
Hemen doazten argazkiak ikusita, hurrengorako zuen zain egongo gara!
Mila esker beti bezala!

Madiber Magoa

Onintze Goitiz

Tor Magoa

Odei Arregi

Kiki Pailazoa

Korri Pailazoa

Miren Larrea & Eider Eibar