Interneteko zerbitzariak edo eskuko telefonoaren kokapena heltzen ez diren lekura heldu nahi du Facebookek adimen artifizialarekin. Facebookek Kanadako Montreal Unibertsitatearekin batera egindako proiektua aurkeztu du.
Horren arabera, nahiz eta internet konexiorik egon ez eta erabiltzaileak bere kokapen zehatza azaltzerik nahi ez, sare neutral batek erabiltzea lokalizatu edo kokatuko du Facebooken bidez. “Talk the Walk” izeneko liburu zuriaren arabera, adimen artifizialak ahoz adieraziko lizkioke argibideak erabiltzaileari. Era horretan, erabiltzaileak konpainiak beregain izan dezakeen kokapen kontrolaren inguruko kezka alboratuko luke.
Oraindik balizko egoera den arren, iraultzailea litzateke, itxuraz, Facebookek trukean ezer jaso gabe nola lagunduko liokeen erabiltzaileari modu eraginkorrean. Dokumentuak jokabide berri bat proposatzen du: helburua lortzeko gizakien eta adimen artifizialaren arteko elkarlana.
Nola funtzionatzen du?
Demagun erabiltzailea ezagutzen ez duen hiri bateko kaleetan galduta dabilela…
Elkarrizketa bat hasi beharko luke adimen artifizialarekin eta inguruan ikusten duena deskribatu beharko luke. Adimen artifizialak galderak egingo lizkioke erabiltzaileari kokatzen laguntzeko eta kokapen zehatza jakiteko. Behin kokapena zehaztuta ahozko jarraibide zehatzak emango lizkioke erabiltzaileari helmugara iritsi ahal izateko.
Facebookentzat lan handia da zerbitzu hau prestatzea; izan ere, konpainia adimen artifiziala nonahikoa den norabidean jarriko luke. Ikerketaren muina honakoa da: Orain arte adimen artifiziala pertsonek egindako prozesuak automatizatzeko izan da baliagarria. Orain, proiektu honetan adimen artifiziala eta gizakia harremanetan jarri daitezke helburu bat lortzeko.
Ez dago berehalako planik froga enpiriko bat martxan jartzeko. Hala ere, gai honi buruz gehiago jakin nahi duenak hemen dauka liburu zuria.